——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 4 . Batasunik sakonena . Amak, semea bere baitan daramanak, bitarako jaten du, bitarako arnasten du, bitarako bizi da. Ama baten eta bere semearen artean gertatzen dena baino batasun handiagorik ez dago. . Dena den, badago bikainago eta miragarriago zerbait: Gizon eginda, bere baitan Jainkoaren Seme bera eraman zuen Amak are batasun sakonagoa izan zuen harekin, Seme hori guztien Anaia izatera eta Zerua lurrarekin elkartzera baitzetorren. Andre Maria Batasun Ama da. . Jesus, Jainko Aitaren Semea, Andre Mariaren Seme egina, guztiok Jainkoaren seme-alabak egitera etorri zen, Familia neurrigabea era genezan. Hark Andre Maria eman zigun Ama, guztien arteko batasuna zaintzen duen Ama. Baina Zeruan soilik bizi izango gara ezin hobeto eta pozaren pozez elkartuta. . LOREA: Zure ingurunean, lagun iezaiozu Jainkoaren seme-alaben batasunari. |
——- |
.