Klima aldaketak hondamendiak eragiten ditu naturan eta gizarte modernoak eta norbanakoen portaerak eraldatuko ditu. Zikloi suntsitzaile bat helduko da laster eta txori batzuek ezinbestean beste lekuren batera ihes egin behar dute azkar.
“Ezetz hegan egin” ikuskizunean, lau txori bitxik alegia zoragarria eskainiko digute, ederra eta eduki aberatsekoa: arrazakeria, arduragabetasuna, botere-grina eta berekoikeria erakutsiko dizkigute, baina baita elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua ere.
Arazo saihestezin horretatik abiatuta, istorioak besteekiko harreman mota ugariak islatzen ditu modu sentikor eta argitsuan gure antza duten animaliak baliatuz. Agian antza handiegia dute.
Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako umeak.
Eguna: maiatzaren 6an.
Ordua: Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.
.