——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 6 . Batasun Gaua . “Jainkoaren Gaua, Bake-Gaua”. Jainkoaren Gaua bada, Bake-Gaua ere izango da. . Are gehiago, Batasun Gaua ere izango da. Hauxe da, beharbada, nabarmentzen ez dugun alderdia. Mariak eta Josek unitatea eratzen zuten, senar-emazteak baitziren. Jesus Umeak, Andre Maria baitan Espiritu Santuak sortuta, unitate berria sortu zuen Mariarekin eta Joserekin. Hiru ziren jadanik, familia bat bera, familia guztien modeloa, eratuz. . Jesus Umearen presentzia Aingeruak erakarri zituen imana bezalakoa izan zen, eta artzainak eta Magoak, hura gurtzera etorri ziren guztiak. Jesusen imanak mundu guztiko milioika pertsona erakartzen jarraitzen ditu Eguberri bakoitzean. Andre Maria beti dago Jesusen ondoan Eguberri-misterioan, Batasun Ama. . LOREA: Egin ezazu otoitz: “Familia Sakratua, lagundu gure familiei batasunean bizi izaten”. |
——- |
.