——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 8 . Maitasuna, batasuna, bakea . Maitasuna, batasuna, bakea: hitz zoragarriak dira. Baina badira ez maitasunik, ez batasunik, ez bakerik nahi ez duten pertsona gaiztoak. . Esperientzia ikaragarri hori Jesusek bizi izan zuen, Ebanjelioa predikatzen hasi zenean. Hasieran guztiek miresten zuten, mirariak egiten zituelako. Baina laster justiziaz, bakeaz, batasunaz, maitasunaz, egiaz hitz egiten zuela konturatu ziren. Horrela, judutar gizartearen sektore batzuk arrisku bezala hasi ziren beldur izaten. . Jesusek, sugegorri-arraza, deitu zien, gaiztoak zirelako. Haiek, hura isilarazten, hiltzen, saiatu ziren hainbat aldiz. Andre Mariak arrisku hori ezagutu eta sufritu egiten zuen, bere Semea jazarrita ikusterakoan. Hura Batasun Ama zen eta bakea, guztien arteko maitasuna bilatzen zuen, ez zatiketa ezta mehatxu hilgarriak ere. . LOREA: Zure ingurunean, sustatu maitasuna, batasuna, bakea. |
——- |
.