.
Gaur, maiatzaren 13an, santa Maria Mazzarello-ren jaia ospatzen da. On Bosco-rekin, Maria Launtzailearen Alaben, Salestar Ahizpen, ko-fundatzailea da.
Orduko garaiaren ohiturek eta arauek ez zieten baimentzen On Boscori eta bere salesianoei neskatilez eta neskez arduratzea Torino-Valdocco-ko Oratorioko ‘birichini’-ekin (‘kokinekin’) egiten zuten bezala. Baina Jainkoak ohi ez bezalako kolaboratzailea bidali zion, haren arima bikia, Maria Mazzarello.
Maria, ‘Main’ bere auzotarrek deitzen zutenez, Italiako Mornese-n jaioa zen, 1837ko maiatzaren 9an. Nahiz eta nekazari soila, xumea eta ezjakina izan, gaur munduko bigarren Kongregazio erlijioso femeninoaren (13.000 erlijiosa, 94 naziotan) ko-fundatzailea izatera heldu zen, Maria Laguntzailearen Alabak edo Ahizpa Salestarrak.
Mariak bere herrian ere “Oratorio” txikia sortua zuen. Hark eta bere lagunek joskintza eta etxeko beste arte batzuk irakasten zizkieten neskatilei eta neskeei, eta bitartean zera lortzen zuten: haiek dotrina ikas zezaten, portaera bikaina erakuts zezaten beraien etxeetan, mezatara joan zitezen eta sakramentuak jaso zitzaten.
Apaiz batek, On Pestarinok, Maria Mazzarellok eta bere lagunek behartsuenganako karitate handia eta Jainkoarentzako maitasun itzela erakusten zituztela ikusi zuen, santutasuna lortzeko nahi sendoez gain. Orduan “Maria Sortzez Bigina” izeneko Gazte Elkartean bildu zituen. Hark berak aitortzen zituen, instrukzio erlijiosoa ematen zien…
Bidaia batean, On Pestarino On Boscorekin aurkitu zen. Honek une horrietan etengabe zerabilen buruan neska behartsuei ere bere arretak nola zabaldu. On Pestarinok Mariarekin batera egiten zuen lana kontatu zion eta hura pertsonalki ezagutzera gonbidatu zuen On Bosco.
Horrela ba, 1864ko urriaren 7an, On Bosco Mornese-ra joan zen lehen aldiz eta han egiaztatu zuen On Pestarinok zuzentzen zituen neskatxa haiek hautagai bikainak zirela bere karismaren alderdi femeninoa garatzeko. Institutu berriak “Maria Laguntzailearen Alabak” izena eraman behar zuela erabaki zuen On Boscok berak, “Ama Birjina Santuarentzako monumentu bizia” izango baitzen.
Pio IX.a aita santuak kongregazio berria onartu zuen, 1872ko abuztuaren 5ean. Maria Mazzarello ama nagusia izan zen bere heriotzako egunera arte, 1881eko maiatzaren 14an. Bere hiru maitasun handiak hauexek izan ziren: Eukaristia, Maria Laguntzailea eta gazteria behartsua, zein hezi zuen eta zeini eskaini zion bizitza osoa.
Maria Laguntzailearen Alabek edo Salesianek «Begoñako Andra Mari» ikastetxea zuzentzen dute Barakaldon, Zuazo-ko auzoan.
.
——————————————— |
.