——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 12 . Besteentzako Gizon bat . Geometriak errealitate asko ulertzen laguntzen digu: gurutzatzen diren bi lerrok gurutze bat eratzen dute, lerro bertikal batez eta beste horizontal batez. . Gurutze ospetsuenak, Jesusenak, bi zentzu ditu: lerro bertikalak, goitik beherakoak, Zerua eta lurra, Jainkoa eta gizakia elkartzen ditu; lerro horizontalak guztiok elkartzen gaitu anai-arreba bezala. . Jesus Jainkoaren Semea da, gizon eginda, Jainkoa eta gizakia bere baitan elkartzen duena. Eta Jesus besteentzako Gizona da, bere besoak guztiei irekitzen dizkiena, Anaia Nagusia bezala. Haren Ama Jesusen Gurutzearen ondoan egon zen hain zuzen, hura ere besteentzako Ama sentituz eta Jainkoaren seme-alaben arteko batasun handia eratzea desiratuz. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Jainkoaren seme-alabak elkartuta bizi gaitezen. |
——- |
.