——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 13 . Eliza sortu berriaren Ama . Bere ama hiltzea ikustea mingarria da seme batentzat. Hala ere, askoz estugarriagoa da ama batentzat, bere semea, bizitza eman diona, hil ikustea. . Amarik Mingarriena Andre Maria izan zen; bere Semea Gurutzean hil ikusi zuen. Jesusen arima bere gorputzetik banandu zen. Amak hilobi batean utzi zuen hau. . Dena den, bananduta zegoena ezin azalduzko eta aintzatsu eran elkartu zen Jesus berpiztean. Hau ez zen aurreko bizitzara itzuli, baizik eta, bizitza berria, hilezkorra, berpiztua, aintzatsua hasi zuen. Bere Ama Mingarria Pazko Birjina, Poztasun Birjina bihurtu zuen. Hura, Batasun Ama bezala, Apostoluekin eta Jesusen ikasleekin elkartu zen Eliza sortu berria eratzeko. . LOREA: Erregutu iezaiozu Poztasunaren Ama Birjinari, poztasuna besteei eramaten lagun diezazula. |
——- |
.