——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 14 . Ama Birjinak hizkuntza guztiak hitz egiten ditu . Ordenagailuetan itzultzaileak jarrita daude. Batek testu bat aurkitzen du ingelesez eta itzultzaileak automatikoki pasatzen du espainierara. Miragarria da. . Mirarizko gertaera izan zen, Espiritu Santua Birjinaren eta Apostoluen gainean jaitsi zenean Mendekosteko egunean. Apostolu haiek, beldurti eta ezjakin, Afaltegiko ateak eta leihoak ireki zituzten eta Jesusen Heriotza eta Berpiztea predikatzen hasi ziren. Baina guztiek ulertzen zituzten, nahiz eta hizkuntza desberdinak hitz egin. . Horixe izan zen Espiritu Santuak egin zuen miraria: guztiak hizkera berean elkartzea. Batasun-Miraria. Ama Birjinak, kultura guztietan, herri guztietan bertan denak, bere seme-alaba guztien berezko hizkera ere hitz egiten du. Hura Batasun Ama da. . LOREA: Egin ezazu otoitz: “Espiritu Santua, etorri gugana eta ireki gure bihotza guztiei”. |
——- |
.