——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 18 . Lekaide eta lekaimeen Laguntzailea . Kooperatibek lema hau izan lezakete: Bat guztientzat eta guztiak batentzat. Antzeko eran, familia ere kooperatiba txiki bat bezalakoa da. . Zentzu espiritualean, lekaide eta lekaimeen komunitateek kooperatibak eta familiak eratzen dituzte, Jainkoarekiko beren eskaintzean eta anaitasunezko bizitzan elkarri laguntzeko bizi direlako. . Miragarria da egiaztatzea nola lekaide eta lekaime-kongregazio guztiek Ama Maria Birjinarekiko debozio berezia sentitzen duten, bakoitzak bere estiloz, zeini oso titulu desberdinez hel egiten dioten. Andre Maria komunitate erlijiosoen Ama da benetan eta Jainkoarekiko fedean eta elkarrekiko maitasunean elkartuta bizi izaten laguntzen die. Hura Batasun Ama da. . LOREA: Egin ezazu otoitz: “Lekaide eta Lekaimeen Laguntzailea, erregutu haien alde”. |
——- |
.