——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 22 . Familiaren Laguntzailea . Naturan, bizidun bakoitzak batasuna eratzen du. Adibidez, sagarrondo batek sustraiak, enborra, adarrak, loreak eta fruituak ditu. . Gizartean, antzeko zerbait gertatzen da, familian bereziki: gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak, ilobak, guztiek familiaren batasunean laguntzen dute. Eta familiaren barruan, amak du maitasunarekin eta bere ama-ardurekin guztiak elkartzeko bokazio berezia. Guztiak erakartzen dituen imana bezalakoa da. . Elizan, Jainkoaren seme-alaben Familian, Jesusek Andre Maria jarri du guztien eta bakoitzaren Ama, Batasun Ama. Hark guztiak gonbidatzen ditu elkartuta egotera, bere maitasuna, bere eredua, bere laguntza haiei emanez, une zailetan batez ere. . LOREA: Egin ezazu otoitz: “Familien Laguntzailea, erregutu familia guztien alde”. |
——- |
.