——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 24 . Hiru Aita santu Maria Laguntzailearekin . 1814an, Pio VII.a aita santuak Maria Laguntzailearen jaia maiatzaren 24an ezarri zuen hain zuzen, egun horretan Erromara itzuli baitzen, Napoleonek agindutako gatibutasun zapaltzailea jaso ondoren. Horrela, 2014an, bi mende daramatzagu Birjinaren jai handi hau poztasunez ospatuz. . Gaur, Maria Laguntzailearen jaian, Frantzisko aita santua erromesaldian irteten da Jerusalemerantz Kristauen Batasunaren alde otoitz egiteko. Andre Maria Kristau guztien Laguntzailea da, nahiz eta gu elkartuta ez egon. Hark gure alde erregutzen du Batasunera irits gaitezen. . Benedikto XVI.aren gonbidapenagatik, Maria Laguntzaileari, Txinako patroiari, egin diezaiogun otoiz hango Eliza abertzaleak Katolikoarekiko bat egin dezan, fede-batasun pozgarrian. . LOREA: Egin ezazu otoitz: “Kristau guztien Laguntzailea, erregutu gure alde”. |
——- |
.