——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 28 . Batasunaren aldeko otoitza . Jainkoaren Matematikak ez dira gureak. Beraz, bere kalkuluak gureen oso desberdinak dira. . Kristauen Batasuna lortzeko, denbora eta guztien ahalegina behar dira. Hala ere, Batasuna eskatu behar den Jainkoaren oparia da. Espiritu Santuak bakarrik mugi ditzake bihotzak eta aldatzea eragin diezaieke. . Horretarako otoitza, otoitz asko, guztien otoitza, behar dira. Otoitz egitea: hori da Ama Birjinak, Apostoluek eta dizipuluek egin zutena Espiritu Santuaren etorrera itxaronez Afaltegian bilduta. Han bai guztiak fedean eta maitasunean elkartuta zeudela. Orain ere Andre Birjinak, Batasun Amak, gure Batasunaren aldeko otoitzean laguntzen digu. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Apostoluen Erreginari eta Batasun Amari. |
——- |
.