——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 29 . Desizoztu . Sukaldariek badakite elikagaiak oso ondo desizozten. Ez dute egiten indarrez, baizik eta prozesu motelari jarraituz. Neguko izotza ez du mailu batek desegiten, baizik eta udaberri leunak. . Kristauak aspalditik, gure bekatuen erruz, bananduta gaude. Hain izotz-geruza lodi eta gogorra eratzen joan den, ezen ezinezkoa den indarrez apurtzea. Jainkoak bidalitako udaberri baten beroak ur dezake soilik. Afaltegian otoitzean zeudenean, Espiritu Santuak Ama Birjinaren eta Apostoluen gainean jaitsarazi zituen sugarrak behar ditugu guk. . Ama Birjinak, bere familian sukaldari izan zenak, zatiketako izotza desizozten lagunduko digu. Hura Batasun Ama da. . LOREA: Hausnartu: kristauen arteko izotza fedearekin eta maitasunarekin urtuko da soilik. |
——- |
.