On Bosco Ikasle ohien Munduko Konfederazioak Asturiaseko Printzea Fundazioari ‘Gogaidetasunaren Asturiaseko Printzea 2014 Saria’ On Boscoren Salestarrei ematea eskatu dio.
Eskatzaileek aitortu nahi dituzte horrela beraiek jasotako heziketa eta salestarrek dauden 132 herrietan egiten duten gazteen aldeko heziketa-jarduera.
«Gogaidetasunaren Asturiaseko Printzea Sariak» zera aintzatetsi nahi du: “pertsona, erakundea, pertsona-taldea edo erakunde-taldea, zeinen lanak era nabarmenean giza eskubideen defentsara, bake-, askatasun-, solidaritatearen sustapenera, ondarearen babestera eta, oro har, humanitatearen aurrerabidera lagun dezan”.
Zentzu honetan, Ikasle Ohiek argudiatzen dute, Kongregazioaren 150 bizitza-urteetan, salestarrek lan ugari eta desberdinez lagundu dutela herrien aurrerabidera eta gazteen sustapenera, Lanbide-Heziketaren alorrean bereziki.
Ekimen honekin bat egitea desiratu nahi bada, bi eraz egin daiteke:
— Gutun hau jaitsi eta bidaliz e-postaz bidez helbide honetara: fpa@fpa.es
— Helbide honetan sartuz eta hor dagoen eskaera sinatuz.
.