Aste honetan, Barakaldoko ikastetxe guztien kolaborazioarekin, euskararen bi sustapen jarduera gertatuko dira.
Lehen Hezkuntzako 3. mailetik 6. mailarako neskato-mutikoek Barakaldo Antzokian antzezlan batez gozatuko dute asteartean, hilak 27. Haren titulua ‘Ttipa-ttapa munduan zehar’ da eta aktoreekin batera dantzatu eta kantatu ahal izango dute, antzez-lanearen protagonista honela bihurtuz,
Halaber, maiatzaren 28an, asteazkenean, goiz guztian zehar Herriko Plazan ‘Euskara Piztuz’ ospatuko da. Goizeko 9.30etatik aurrera, 3. mailako ikasleek euskararen aldeko mezuak pankartetan erakutsi eta irakurriko dituzte eta 4. mailekoek euskaldun musikan oinarritutako koreografia antzeztuko dute.
Bere aldetik goizeko hamaiketatik aurrera, 6. mailako mutiletako neskato-mutikoek haiek berek euskararen alde sortutako ‘bertso’ batzuk kantatuko dituzte, 5. mailakoek berriz Endika Abella raperoaren ondoan hizkuntzarekiko erlazionatutako raps desberdinak kantatuko dituzte.
.