23 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora bisitan (argazkiak)


ferrocarril_1

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Ekainaren 5ean, ostegunean, hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako neskatila-mutikoak.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dute ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkitu zuten, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilarazi zituen.

Garaiko tren batean, bidaia motzak, eraman zituen azkenik Loyola-ko Santutegia inguratzen duen parkeraino, patxadaz eta gustora jolastu ahal izan ziren tokira. Bidaia ona!

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.