Arratsalde honetan ikastetxeko antzokian «Los claveles» zarzuelaren eszenaratzeagatik, ‘Barakaldo Digital’ egunkariak elkarrizketa eskaintzen du bere protagonistarekin, Iker Freire-rekin.
Barakaldar tenor honek, sei urte zituela, bere amaren eta arrebaren eskutik, debuta egin zuen ‘Cuadro Artístico Don Bosco’-k antzezten zuen ‘La Reina mora’ zarzuelan; haiek talde honen koruaren parte baitziren.
Joko bat bezala bizi izan zuen esperientzia horrek, antzezlekuak bere geroaldia izango zirela oso goiz erabakitzea eragin zion eta solfeoa eta pianoa ikasten hasi zen Barakaldoko Udal-Kontserbatorioan.
Gaur egun, Bilboko Ganbera-Korua eta Orkestran laguntzen du tenor solista eta ABAO-n aktiboki lan egiten.
José Serrano-ren ‘Los claveles’ zarzuela arratsalde honetan, ekainak 29, 19:00-etan ‘Cuadro Artístico Don Bosco’-k antzeztuko du, ikastetxeko antzokian, oraintsu zendua izan den Gonzalo Curiel-en, elkarteko kideren, hilondoko omenaldi.
Irakurri elkarrizketa ‘Barakaldo Digital’-en
Salesianos acoge la zarzuela ‘Los Claveles’ en homenaje póstumo a Gonzalo Curiel
.