Ikasturte berria hasi da eta berarekin Comenius-en “DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE” (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektuaren ekintzak. Gaurdanik, irailaren 23tik, ikasle eta irakasle poloniar talde berriak bisitaldia egingo digu.
Dena prest dago gure gonbidatuak jasotzeko eta programatutako jarduerak haiekin egiteko. Joan den urtean bezala, ikasle poloniarrei ostatu emango diete Batxilergo eta DBHko ikasle batzuek beren etxeetan, lan-erritmo bera partekatuz eta baterako jardueretan eta irteera kulturaletan parte hartuz.
Estilo salesianoarekin bat, berriro ere erakutsiko dugu HARTZEN DUEN ETXE handia dela gure ikastetxea.
.
ONGI ETORRI!
.
——— |