Joan den asteartean eta ikastetxeetako 250 bat ordezkariren aurrean, Iñigo Urkullu lehendakariak Kristau Eskolaren 2014-2015 ikasturtea inauguratu zuen ofizialki Deustuko Salesianoetan.
Ondoan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Kristau Eskolako presidente Joseba Kamiruaga eta idazkari nagusi Mikel Ormazabal, salesianoa, besteak beste zituen. Bilboko Gotzainak, On Mario Izetak, inaugurazio-ekitaldiaren aurreko eukaristiaren buru izana zen.
Mikel Ormazabalek nabarmendu zuen «Kristau Eskolak, 136 ikastetxek, 800 hezitzailek eta 90.000 ikaslek osatzen duten erakundeak, Euskadin erreferentziazko hezkuntza proiektu bat izaten jarraitu nahi duela, helburuak eta kohesioa lortzeko bultzatzaile gisa. Horretarako, ikaslea hezkuntza sistemaren ardatz hartzen duela». Eta Ebanjelioan oinarritutako hezkuntza-proiektu propio baten identitatea erakusten duten ohiko elementuak adierazi zituen: “ikastetxeak fedearen, kulturaren eta bizitzaren arteko elkarrizketa-gune batean bilakatzen dira, eta familiarekin elkarlanean aritzen dira eskolaren barruan eta kanpoan, horrela, elkarbizitza sustatzen dute gizarte anitz honetan, etengabe kalitatea eta berrikuntza bila dabilen honetan».
Lehendakariak, bere aldetik, Euskadiko hezkuntza sistemak erronka eta zailtasun ugariri aurre egin behar izan diela hiru hamarkadaz, eta horrela etorkizunera aurre egiten duela azpimarratu zuen. Halaber, Urkulluk “errealismoa eta akordioei bide emateko aurreratzen jarraitzea baimentzen diguten ikuspegi positiboa” proposatu zituen. Helburua, «ikasleen zentraltasuna beti babestuz», kalitate heziketa dela, balioekin eta bikaintasunean irabazten jarraitzeko baliabideekin.