.
.
‘Comenius’ programaren blogaren bidez gure lagun poloniarren berri bat iritsi zaigu. Beren bisitan egin zen ‘Bakearen aldeko Ospakizunean’ Gernikako zuhaitzaren aldaxka bat eman genien. Jada landatu dute lur poloniarrean.
(«Different roots, same languaje» blogeko testu orijinalaren itzulpen hurbildua)
“Urriaren 10ean Zuhaitz Eguna ospatzen da Polonian. Zuhaitzen landatzera orientatutako nazio-jarduera da. Horregatik guk haritz bat landatzea erabaki dugu eta hauxe da gure mezua: Landa dezagun zuhaitz bat bakearen alde!
Zuhaitz hau Barakaldoko gure lagunen oparia da. Gernikatik dator, zein 1937an bonbardatu izan eta bakearen sinboloa bihurtu den.
Gernikako Arbola da bizkaitar herrien askatasun tradizionalen sinbolo den haritza, eta hedaduraz, Euskal Herria osoarena. Bizkaiko Jaunek (Gaztelako lehen erregeek eta erregai karlistek barne) askatasun bizkaitarrak errespetatzea zin egin zuten haren azpian, eta Euskadiko Lehendakari modernoak han egiten du zin bere kargua.
Guretzat zuhaitz hau askatasunaren eta bakearen sinbolo bat da ere bai.
Gure eskolatik hurbil haz dadila eta gure adiskidetasuna gogora diezagula espero dugu.
Ostrów Wielkopolski-tik nahirik onenak!”
.