‘Euskarakoldo’ programa-multzo baten izena da, ama-hizkuntza gaztelania dutenei euskararen ikasketa erraztera zuzendutakoa, hain zuzen ere. Eta bere egilea Koldo Vergara Baigorri, Barakaldoko gure komunitatearen salestarra.
Duela bi urte, data hauentan, ‘Euskarakoldo’ ikastetxeko hormatik kanpo zabaltzen ari zelako berria ematen genuen. Hiru hilabete edo gutxi gehiagotan, orduan ‘sendia’ osatzen zuten webak eta blogek 60.000 ikustaldi baino gehiago jasoak zituzten guztion artean (ez ‘erabiltzaileak’; erabiltzaile bat behin baino gehiagotan sar daiteke edo orrialde batzuk ‘bisitatu’). Ordutik orain arte, ikustaldiek milioia gainditu dute.
‘Euskarakoldo’ Barakaldo Salestarrak-ean eta gure ikastetxeko ikasleentzat jaio zen, hauen ikasketan agertzen zihoazen ‘hutsuneak’ bakarka betetzeko zeregina errazteko laguntza-materiala bezala. Ariketak ordenagailu-pantailan egin zitezkeen eta irakasleari pasa ziezazkioketen gero, e-postaz edo ‘pintxoz’.
Ariketak zuzentzeko irakasle batekin edo euskara aldetiko pertsona egokiarekin kontatzeko zekarren beharra eragozpena zen eta haiek ‘ariketa autozuzengarri’ bihurtzeko posibilitatea bururatu zitzaion egileari:
Horrela irakasleek ‘erreminta’ bat zeukaten beren ikasleek, era autonomoan baina bere gainbegiratzean, ikasgelako haien ordenagailu pertsonalean praktikatzen joan zitezen, proposatutako edukiak asimilatu arte. Eta ariketak arbel digitalean proieka zitezkeen ere ahoz egiteko.
Ikasleek eta beren familiek baliabide bat zeukaten ere klasean emandako materia etxean errepasatzeko edo lehen ez asimilatutako kontzeptuak finkatzeko.
Eta azkenean, arrazoi desberdinengatik, euskararen ikasketa alde batera utzi behar izan zuten, baina interesa izaten jarraitzen zuten beste pertsona batzuek beren etxeetan eta ordutegi-loturarik gabe harekin jarraitzeko aukera aurkitzen zuten.
‘Erabiltzaile’ desberdinak uzten joan diren iruzkinen arabera, hiru helburuak betetzen ari direla dirudi:
— Familia baten aita: “Hola Koldo. Hace tiempo que estaba buscando en internet una página como la tuya. Tengo que ayudar a mis hijas con el Euskera (yo desgraciadamente no lo estudié siendo crío) y no había encontrado nada parecido.
Es bastante fácil de seguir, muy didáctica y práctica. Además con los ejercicios tipo test que planteas y el sistema de puntuaciones de los mismos ayuda a motivar a los críos a sentarse delante del ordenador a practicar ejercicios”.
Enhorabuena por tú trabajo!!!!!!”
— Irakasle bat: ”Kaixo eta zorionak: Zelako lana egin duzun! Euskera irakaslea naiz eta iruditzen zait zure bloga oso ongi dagoela. Egin behar nuen horrelako zerbait nire gurasoentzat. Baina jarriko dut link-a zure blogera. Eskerrik asko zure lana konpartitzeagatik”.
— Adineko langilea: “Kaixo Koldo: Soy un chaval de 50 años que por motivos de trabajo tengo que aprender euskera y que por un motivo u otro no puede asistir a un euskaltegi o similar. Llevo un tiempo con tu programa y he de decirte que estoy realmente encantado. No hay nada parecido en la red y a otros “colegas” de profesión se lo estoy recomendando. Espero escribirte dentro de poco en euskera y de verdad gracias por tu trabajo”.
— Ikasle bat: “Hola Koldo: Llevo buscando una página así durante mucho tiempo, necesito el euskera para estudiar apenas entiendo lo que me dicen en la clase (parece que te hablan en Chino) y esta página es genial. Sigue así”.
Gure zentroko irakasleak lehen erabiltzaileak izan ziren eta haiek izan dira ‘sendia’ osatzen joan diren beste aplikazio batzuen bultzatzaileak (‘power-point’-ak,‘azterketa autozuzengarriak’…). Koldok dioenez, «Haiek ‘erru’-partea dute honetan guztian».
Azkenaldian ‘Euskarakoldo sendia’ hazi da euskara-edukiak mugikorrean (nahiz eta ordenagailuetan edo tabletetan ere egin daitezkeen) errepasatzeko aplikazioarekin, zeinen berria eman genuen («Euskarazko testak«, http://euskaratestak.blogspot.com.es/). Bertan ariketak ‘test’ bezala edo ‘jolas’ itxuran egin daitezke.
Beste albiste berri baten izenburuak zionez, ‘Barakaldo Salestarrak: Eskola Berritzailea eta Barne-hartzailea’ da.
.