Espainiako beste zentro salestarrek bezala, guk ere Berrehungarren Urteurrenari hasiera eman diogu gaur jolaslekuan.
————————————- |
Goizeko 11etan, zirkuluerdi zabalean ikasle guztiak bilduta, Ricardo zuzendari jaunak ekitaldia azaldu du hura beste aurrekari batekin lotuz: On Bosco-ren kutxaren bisita. Zenbait neska-mutil pasa dira txandaka ‘agiria‘ euskaraz eta gazteleraz irakutzen. Hau, gure esker ona hari adieraziz On Bosco-ri igorritako gutuna da.
Une ikusgarri eta itxarondakoena ikasle guztiek zeramatzaten Berrehungarren Urteurrenaren logoaren koloreekiko globoen askatzea izan da. Barruan edo globoetara lotuta txartel batzuk zihoazen, zeintzuek ikasleek idatzitako On Bosco-rekiko esker oneko mezuak eraman zituzten.
Goiza puzgarrirekin jolaslekuan eta jolas eta dantzekin kiroldegian osatu da.
Globoak gure ametsak bezain gora hegan egitea nahi dugu; jakin baitakigu, On Boscok irakatsi zigunez, ametsak egia bilaka daitezkeela, hartan tematzen bagara.
‘Don Bosco 2015‘ blogean, zeinetan Berrehungarren Urteurrenarekiko erlazionatutako jarduerak agertzen diren, ekintza honek jasotako erantzuna ikus dezakezue.
.
—Ikusi Ospakizunaren 1. argazki albuma
.
—Ikusi Ospakizunaren 2. argazki albuma
.
.