26 - 04 - 2024

Maria Laguntzailearen prozesioa (argazki batzurekin)

Urtero bezala, maiatzaren 23ean, astelehena, ilunsentiko 9etan, Maria Laguntzailea-ren omenezko prozesioa izan genuen.


.
Bertan Lehen Hezkuntzako ume talde on batek, zeintzuek oraintsu Lehen Jaunartzea egin duten hartu zuen parte, Maria Laguntzailea-renganako jaieradun talde ugariarekin batera eta hamabost bat txistulariren musika-akonpainamenduarekin.
Guztioi, Ama Birjinak sari diezaien.

Ibilbidea ohikoa izan zen: Ikastetxeko jolaslekua, Larrea, Pormetxeta, San Juan, Aldapa, Herriko plaza…
Eta itzultzeko, Pormetxeta, Larrea eta Ikastetxeko jolaslekua.

Ekitaldia ‘Salbea’ abestuz jolaslekuan eta ‘Ama Birjinarentzako lore-eskaintza’-rekin elizan amaituko zen.

.

DSC_000 DSC_001 DSC_002
DSC_003 DSC_004 DSC_005

‘Maria Laguntzailea’ jaia: Prozesioa eta Lore eskaintza (argazkiak)

procesion_maux (1)

  ‘Maria Laguntzailea’ jaiaren ekitaldirik hunkigarrienen bi Prozesioa eta Lehen Jaunartzeko umeen Lore eskaintza izan ohi dira.

Prozesioa 23an gertatu zen, Maiatza Hilea eta Eukaristiaren ondoren . Gaueko 9etan, Maria Laguntzailearen debotoetako ehunak ikastetxeko jolaslekuan biltzen ziren. Egun batzuk lehenago gure elizan, beren Lehen Jaunartzea egin zuten umeen gehiengoa ez zen falta izan.

Maria Laguntzailearen zutoihala lehenengoa zelarik eta txistulari-banda batek lagundutako,  Prozesioaren buru On Carlos Saiz, elizaren arduraduna, zen, On Félix Urra-k, Inspektore jaunak, eta On Ricardo Herrero-k, Zuzendari jaunak, lagunduta.

Ibilbideak, Barakaldoko guneko kaleetan zehar, jaistera eta igotzera behartzen zuen; eta estalitako zeruak, gorantz begiratzera. Eta ez soilik otoizteko, nahiz eta ere bai; baina euriak prozesioaren amaiera eta guzti itxaron zuen, ikastetxeko jolaslekuan jada. Txistuen musika, kantika eta otoitzen artean, iritsi zen Herriko Plazara. Han, geldialdi berezia eta itzulera.

Hurrengo egunean, Maria Laguntzailea jaian, Lehen Jaunartzeko umeek Eukaristia nagusian parte izan zuten, arratsaldeko 8etan, eta beren kantuak eta loreak eskaini zizkioten Zeruko Amari. Hark babes eta egun hauek bizi izan dituzten ilusioa eta errugabetasunarekin manten ditzala.

.

Ikusi Prozesio eta Eskaintzako argazkiak

.