20 - 04 - 2024

Irakaslegoa: 2014-15 ikasturtearen Hasiera Elizkizuna


inicio_curso_1

.

Tradizioa, erritua, da jadanik «Barakaldoko Salestarrak»-eko irakasleak ikastetxeko elizan, Maria Laguntzailea amaren aurrean, biltzen dituen ikasturtearen Hasiera Elizkizuna.

Iraileko lehen astean, heziketa-programazioei dagozkien bilerekin azken ukituak ematera zuzenduta, ostiralean, 5eko eguerdian, ikastetxe-irakasleok beste gogoeta-mota bati eman diogu tarte bat.

Aurten, On Bosco zen deitzen ari zitzaiguna, bere jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenean. Eta bere hitza gutako bakoitzarengana abiatzen zen fidakorra: “Kontuan zaitut!”. Hauxe izango da ere geroago gure ikasleei ikasturte honetako Kanpaina Pastoralen barruan aurkeztuko zaien lema eta horixe irudikatzen dute elizara sartzerakoan bistako lekuan aurkitu genituen kartelak.

Eta han geunden, jarrita eta ospakizunaren hasiera itxaroten, noiz bat-batean Alberto-ren, DBHko Pastoral-Koordinatzailearen, telefonoa jotzen hasi zen. Telefono batek jotzerik ez da arraroa gaur egun; baina Alberto-k erantzun dezala, guztien aurrean eta elizan…

  • «Kaixo, Alberto, neu naiz. Juan», bozgorailuez entzun genuen.
  • «¿Zein Juan?»
  • «Ez nauzu ezagutzen? Juan, Juan Bosco»

Eta «On Boscok», guztiok entzun genezan, pastoral-kanpainako kartelekiko taula atzean, gutako bakoitzarentzako mezu pertsonala utzi zuela azaldu zion… Jakin-min eta harridura apur batekin, altxatzen joan ginen eta gure berezko mezua jasotzen.

  • ID: Eguneroko zereginetan poztasuna transmititzeko… KONTUAN ZAITUT.
  • ID: Nahiz eta guk emaitzak ez ikusi, adoregabetasunik ez zabaltzeko… KONTUAN ZAITUT.
  • ID: Neska-mutil zailenekin ere, egonarria eta itxaropena izateko… KONTUAN ZAITUT.

Horrela guztiak; desberdinak baina antzekoak. Aldi berean, aldare aurrean jarritako kapela batzuetatik antzeko txartel bana ausaz jaso genezan esan ziguten, zeinetan beste irakasle baten izena eta idazpuru bera (“KONTUAN ZAITUT”…) idatzita zeuden. Mezua osatu genuen eta txartel berriak eseki genituen taulan.

Emaus-eko dizipuluekiko Jesusen topaketaren ebanjeli-kontaketaren irakurketaren ondoren, On Ricardo-k, zuzendari jaunak, gure heziketa-zereginari aplikazioa egin zuen.

Maria Laguntzailearen bedeinkazioarekin eta berrehungarren urteurreneko himnoarekin ospakizuna burutu genuen. Elizatik irteten gindoazen ahala, gure lagunen mezuak jaso genituen, zeintzuek bazuten ere ‘mamirik’.

On Boscok kontuan gaitu; irakasleok batzuek beste batzuk kontuan ditugu; zuok, gurasook eta ikasleok, gu geu gaituzue kontuan.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.