22 - 11 - 2024

Gizartean Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa


 


Duela urte batzuk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak gizartean Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa jarri zuen martxan eta hasieratik  Barakaldoko Salestarrak  Ikastetxeak bertan hartu du parte aktiboki.

Proiektu honen helburu nagusia zera da:  Gure ikasleen eta beren familien artean euskararen erabilera indartzea, haien Euskarazko Hizkuntza-komunikaziorako Gaitasuna sustatuz eta ikastetxeko esparruan euskararen egotea nabaria eginez. Horretarako, bost urteko plana lantzen dugu eta hau urteko programa batean zehazten da. Honetan:

— Lan-eremu gisa Ikastetxearen eragin-esparrua hartuz, gure esparruko hizkuntz erabileraren egoera aztertzen da.

—  Ikastetxe barruan eta eskola-giroan euskararen erabilera, hitzez eta idatziz, areagotzeko urrats zehatzak erabakitzen dira.

—  Helburu eta epeak ere zehazten dira, beraien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.

—  Kasuan kasuko organoaren onespenez, ezarritako helburuetara iristeko neurriak nola hartu finkatzen da.

—  Halere, ULIBARRI programaren baitan antola daitezkeen prestakuntza-saio, mintegi edota hizkuntz normalkuntzako ikastaroetan ahal den neurrian parte hartzeko konpromisoa hartzen duten irakasleak izendatzen dira, betiere beraien aldez aurreko onespenarekin.

—  Arian-arian, norbere hizkuntz gaitasuna hobetzeari begira egin daitezkeen prestakuntza-saioetan aritzeko prest dagoen pertsonal ez irakaslea, administraziokoa eta kudeaketakoa, jantokikoa eta beste zerbitzu batzuetakoa, kontuan hartzen da.

—  Eta Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzan arituko diren pertsonak izendatzen da, batez ere arduradun teknikoa eta Hizkuntza Normalkuntzako Batzordearen kideak, betiere berauen aldez aurreko onespenarekin.