24 - 11 - 2024

Eskola 2.0


Barakaldoko Salestarrak Ikastetxeak, gure ikasleen Digital Gaitasuna indartzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Eskola 2.0 programan hartzen du parte. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailarainoko ikasgela guztiak digitalizatzea da programa honen helburua.

Dena den,  Eskola 2.0  programak legez eskatzen duen baino aurrerago goaz gu:

2012-13 ikasturtetik, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasgela guztiek  Arbel Digital Elkarreragileak eta megafonia  dituzte.

Honetaz gain,  Barakaldoko Salestarrak  Ikastetxean baditugu Informatika beste bi gela eta erabilera anitzeko Multimedia lau gela.

Honekin batera, Ikastetxeko irakasle bakoitzak ordenagailu eramangarri pertsonala edukitzeak eta akademia-kudeaketa eramateko  “Educamos” izeneko plataforma digitala eskuratzeak Barakaldoko Salestarrak Ikastetxea daramate Udalerrian eguneko akademia-jardueretan teknologia berrien egote-indizerik altuena duen ikastetxea izatera.