27 - 11 - 2024

Salestar Laguntzaileak Azokatxo Solidarioan

Barakaldoko Salestar Laguntzaileak eta «De aquí para allá» proiektua


.
azokatxo_1

Jadanik tradizioa da ikastetxeko salestar laguntzaileen taldea Barakaldoko udalak antolatutako Azokatxo Solidarioan presente egitea. Aurten abenduaren 13an eta 14an izan da. Familiek jasotako eta emandako jostailuak prezio sinbolikoetan saltzen dira proiektu solidario baterako, beti “De aquí para allá” lemapean. Urte honetan Angolari dagokio, Catete-ko hiriari hain zuzen ere. Bildutako diruak gazte behartsuentzako etxe bat eraikitzen lagunduko du.

Azokatxoan izan ezik, salestar langileek parte hartuko dute Eguberri-Tailerretan, udalak ere antolatuta. Boluntario-laguntzarekin (batxilergoko ikasleak eta amak, batez ere), eta laguntzaileek, bereziki Irunek eta Yosuk, lagunduta Barakaldo Salestarrak-en heziketa-komunitatea inplikatuko da Eguberriak solidaritateko une nabarmen bihurtzean, salestar erara.