— HARRERA: Aste baten ondoren hauxe da neska-mutilekin harremanetan jartzeko lehenengo unea. Festa giroan egiten da, alaitasuna eta parte hartzeko gogoak sortuz.
Jolaslekuaz aparte, gela bat daukagu, Elkartearen egoitza, eta bertan: mahai-jolasak, giro-musika, billarra, ping-ponga, internet-sarbidea, play-stationa, satelitezko telebista…
— TALDEAK: Neska-mutilak dagokien monitorearekin biltzen diren unea da.
Bertan:
* Entzute eta adeitasunezko unea bizi dira.
* Errealitate aurrean jarrera kritikoetara irekitzen dira, ingurua hobetzeko nahian.
* Adizkidetasun eta elkartasunzko loturak garatzen dituzte.
* Bere kristau heltzea partekatzen dute.
.
— TAILERRAK: Hauxe da astia zentzudun-, onuragarri eta eraginkor eran betetzeko gure eskaintza.
Bi motako tailerrak ditugu:
* Finkoak, ikasturte osoan zehar irauten dutenak eta
* Laburrak, astero aldatzen direnak.
* Denak mailakatuak daude eta, horrela, errazagoak haur sailekoei poprosatzen zaizkei eta korapilatsuenak Gazte Zentrokoek aurrera eramaten dituzte.
Tailerreko motak hauexek izaten dira: Dantza, Eskumuturrekoak, Alezko apaingarriak, Zintzilikariak, Fimoa, Txapak, Aldizkaria: «Traku berri», Sukaldea, Ispiluak, Makillajea, Maketak, Paper-zorroak, Harizko eskumuturrekoak, Xaboiak eta lurringaiak, Plastizko koadroak, Hennako tatuajeak, Interneteren bidezko irrratia, Hozkailu imanak, film laburrak, Antzertia, Graffitiak…