26 - 11 - 2024

Eguberriak prestatzen (MLE eta IOE)

Barakaldoko Salestar Familia osatzen duten taldeetako bi (MLE eta IOE), bakoitza bere moduan, Eguberrien ospakizuna prestatzeko bildu dira.


.

belen_1Abenduaren 18an, ostegunaren arratsalde erdian, MLE taldeko (Maria Laguntzailearen Elkarteko) fidelenak bildu ziren Jesus Haurtxoaren irudi handi baten inguruan otoizteko. Hura Gabon gauetik gure elizako aldarearen aurrean egongo den irudi bera da. Izan ere, hemen Oilar-meza izaten jarraitzen dugu gauerdian.

Otoitz ondoren, geroko unea alaitzen duten gauza onak agertzen joan ziren. Jateko zerbait, edateko zerbait. Baina, biderketaren misterioengatik, gozogintzako bitxi txikiak, gure amonek soilik ezagutzen dutenak, agertu ziren ere bai.

Hain gurea den giro horretan, beti dago emakumeren bat (bertan geunden lau salestarrak izan ezik, guztiak emakumeak baiziren) zein bere lurraren gabon-kantak hasten den kantatzen. Eta horri buruz asko dakigu Barakaldon, 17 eskualde-etxe eta guzti eduki izateak harrotzen baikaitu.

Hainbeste gauza onen gustu onarekin oraindik ahoan, eta hainbeste jende onekin egoteko poztasunagatik bihotzari balazta jartzeko ezinik, etxeko beste zona batera joan behar genuen. Han, kale ondoan, Ikasle Ohiek Jaiotza jartzen dute urtero.

Eta, bertan garatzen duten jarduera garrantzitsuenetako bat etorkinentzako harrera eta laguntza denez (“Barakaldo, etxe irekia” programarekin, irakurri hemen), han elkartu ginen Salestar Familiaren zenbait, etorkin afrikar eta latindar asko, eta zinegotzi batzuk (guztiei gonbidatzen zaie, eta gero nahi duten edo etor daitezkeenak datoz).

Ikasle Ohien Elkarteko presidenteak aurkeztu zuen ekitaldia. Baten batek zerbait esan nahi bazuen, zera esan zuen. Gero, gabon-kanta batzuk kantatu ziren euskaraz (karaokearen laguntzaz). Eta Latino-amerikar Herri batzuen (Paraguai, Bolivia…) beste herri-gabon-kanta batzuk ondoren. Senegaldarrek datorren urtean wolofezko kanturen bat abestuko dutela hitzeman digute.

Gero, zaharragoak, ertainak eta txikiren talde on bat ahalegindu ginen bizkotxoekiko txokolate baten inguruan, Jaiotza ikustera pasatu eta talde txikiak eratzen ziren bitartean, zeintzuetan denetik hitz egiten zen.

Polita da jakitea azpisaharar batzuk berariaz etortzen direla bere gaurko etxebizitza-lekutik. Barakaldora iritsi ziren duela urte. Hemen hartu zitzaien, kultura berrian sartzen lagundu, informatika pixka bat irakatsi… Gero beste leku batzuetara joan ziren bizi izatera. Baina, ahal badute, beti daude batzuk, zeintzuk berariaz etortzen diren beren lagunekin egotera, Jaiotza apal baten inguruan. Eskerrik asko, anai-arreba musulmanak.

(Testua: José Antonio Hernández)
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.