——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 13 . On Boscoren eslogan bat . Propagandak erosleen atentzioa erakartzeko esloganak darabiltza. Asko erabiltzen dira kaleetako manifestazioetan. . On Boscok erabili zituen ere. Ospetsuenetako bat hau da: «Izan zaitezte herritar zintzoak eta kristau onak”. Guztia batera, guztia pieza batean. Herritar zintzoak gizartean eta kristau onak Jainkoaren Elizan. . Eredu hobeezina izan zen Maria Andre Birjina. Hura san Joseren emaztea eta Jesusen Ama izan zen. Bere denborako gizartearen arazoak bizi izan zituen, herritar zintzoa, eta hain kristau ona izan ezen Jesu-Kristoren Ama aldarrikatzen diogun. On Boscok bere gazteei eta herriari Ama eta Laguntzaile proposatu zien. . LOREA: Bete ezazu On Boscoren goiburua: «Izan zaitez herritar zintzoa eta kristau ona”. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_13
2015/05/13 by
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_12
2015/05/12 by
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 12 . Eliza da Jainkoaren Familia . “Gazteok, zabal ezazue bihotza munduaren dimentsioen neurrira”. Horixe izan zen Pablo VI.a aita santuak Kontzilio Ekumenikoan gazteei zuzendutako mezua. . Gaur familiek seme-alaba gutxi dituzte. Beraz, zahar asko eta ume gutxi daude. Baina Jainkoaren Familiak, hau da, Elizak milioiak eta milioika seme-alabak ditu. Bataiatutako guztiak haren parte dira. . Elizaren barruan, unibertsala denez, Jainkoak bidalita, bere jatorria On Boscorengan duen Salesiana Familia ere dago. Andre Birjina On Boscok Elizaren Ama eta kristauen Laguntzailea hel egin zuen eta debozio hau Eliza unibertsalean hedatzeko misioa utzi zion bere Salestar Familiari. Andre Maria Ama txeratsua eta Laguntzaile ahaltsua da.. . LOREA: Andre Mariak zera esaten dizu: “Zabal ezazu zure bihotza munduaren dimentsioen neurrira”. |
DBHko 1. eta 2. mailetakoak: Zinema euskaraz
2015/05/11 by
Haur Hezkuntza: Antzezlana Barakaldo Antzokian
2015/05/11 by
Gaur, osteguna, maiatzak 14 Haur Hezkuntzako ume guztiak Barakaldo Antzokira joango dira «3 txerritxoak eta otsoa» antzezlana ikustera.
3 txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra.
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_11
2015/05/11 by
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 11 . Salestar Familiaren arbola . Udaberrian eta udan, arbolak berdetasunez eta fruituez lehertzen dira. . Salestar Familia etengabe adar berriak irteten zaizkion ehun urtetik gorako arbola bezalakoa da. 2015 urte honetan, hogeita hamar dira Salestar Familiaren kidetzat jada onartuak izan diren erlijioso Kongregazioak eta Erakundeak, On Boscoren izaeraren eta haren apostolutzaren hurbil sentitzen baitira. . Salestar Familia On Boscoren ametsetan sartzen da soilik, gazteak eta herria hezteko berarekin elkartzen ziren pertsonez betetako etorkizuna ikusten zuenean. . Maria Laguntzailea da Salestar Familia aparta honen Ama, zeinek On Boscok eraikitako Turingo Maria Laguntzailea basilikan duen bere etxea. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren kideen alde. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_10
2015/05/10 by
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 10 . Salestar Ikasle Ohiak . 156 urte pasa dira On Boscok Salestar Familia sortu zuenetik. Milioiak dira mundu guztiko Salestar Familiaren Ikasle ohiak. . Haiengan, Salesianoek, Maria Laguntzailearen Alabek, Salestar Laguntzaileek eta Salestar Familiaren beste kide batzuek ongiaren hazia utzi dute instrukzio-, hezkuntza-, katekesi-, aisialdiaren bidez. . On Boscok zera zioen: “Ez da nahikoa gazteak maitatzea, baizik eta benetan maitatuak sentitu behar dira. Heziketa bihotzaren gauza da”. . Maitasun horretako zeinu zehatza Salestar Familiaren Etxeetan Ikasle ohiek ikasi duten Maria Laguntzailearenganako debozioa da. Andre Birjina Ama eta Laguntzailea da haientzat. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren Ikasle ohien alde. |
Batxilergoko 1. mailako Biologia-laborategiko praktika berria (argazkiak)
2015/05/09 by
Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko praktika berria egin dute.
Praktika hau ‘Arrain teleosteoaren disekzioan’ etzan da. Klase honetan arrain ezagunen gehiengoa sartzen da.
.
.
—Ikusi argazkiak Flickr-en
.
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_9
2015/05/09 by
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 9 . Maria Laguntzailearen Elkartea . Gure gorputzean, odola gorputz-adar guztietara eramaten duten arteriak ditugu. Baina, odol hori leku ezkutuenetara iritsi ahal dadin, oso kapilar finak ere dauzkagu. . Salestar Familian, Maria Laguntzailearen Elkarteak (MLE-k) kapilar-funtzio hori garatzen du. Beren apostolutza auzoan, familian diharduten pertsonak dira; Maria Laguntzailearenganako debozio zintzo eta sutsuak batzen ditu. . Andre Maria da herri-apostolu hauen Laguntzailea eta Erregina ere da. Kapilarrak izanez gero, besteak iritsi ezin diren tokira hauek iristen dira beren presentzia eta jarduerarekin. Baina, aldi berean, kongresuak eta beste jarduera asko antolatzen dituzte. Maria Laguntzailearen poztasuna dira. . LOREA: Bizi beti Maria Laguntzailearenganako debozio zintzo eta sutsua. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_8
2015/05/08 by
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 8 . Salestar Laguntzaileak . Gazteen eta herriaren mundua zabal-zabala da. Ezinezkoa da pertsona bakar batek hura besarkatu ahal izatea. San Joan Boscok, Andre Mariaren bidez, gazteengatik eta herritik lan egiteko misioa jaso zuen Jainkoagandik. Horregatik, hark laguntzaileak bilatu zituen. . Behar honetatik, Salestar Laguntzaileen Elkartea sortu zen. Hau da, pertsonak, ezkonduta edo ez, zeintzuek elkarlanean ari zitezen, salestar jarreraz, gazteen eta herriaren aldeko lan apostolikoan. . Maria Laguntzailea apostolu hauen, Salestar Laguntzaileen, Ama eta Erregina, da. Apostoluak dira beren familian, beren lagun-ingurunean, parrokietan, salestar obretan, lanean eta ingurune sozial guztietan. Maria Laguntzaileak animatu eta irribarre egiten die. . LOREA: Hausnartu: Elkarlanean ari zara ala ezertan laguntzen duzu beste batzuen ongiaren alde? |