——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 31 . Mende berri baterantz . Umeak era geldiezinean hazten dira. Arropa motz geratzen zaie berehala. Gazte egiten dira ia hura pentsatu gabe. Bizitza beti dabil aurrerantz. . Duela bi mende On Bosco jaio zen eta poztasun neurrigabearekin ospatzen ari gara. Baina bizitzak jarraitzen du eta datorren urtean haren jaiotzaren hirugarren menderantz ibiliko gara. Salestar Familiak etorkizunerantz ibili behar du On Boscorekin eta denborekin, beti berriak. . Gelditu gabeko hazkunde horretan, Maria Lagun-tzaileak Salestar Familiari laguntzen dio, ama guztiek beren seme-alabekin egiten duten bezala. Baina kasu honetan Ama, Maria Laguntzailea, ez da zahartzen, ezta Salestar Familia ere, Espiritu Santuak lagundu, bultzatu eta berritzen baitu. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren bokazioen alde. |
.
Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz
(Testu hauen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Honako hau hasieran bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 52. bilduma da; baina beti, Maria Laguntzailearenganako bere maitasun handitik irtenda. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)