23 - 04 - 2026

LHko 3. maila: ‘Kontzertu didaktikoa» Barakaldo Antzokian



  Urtarrilaren 31n, Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeek On Bosco festaren gain beste motibu bat izan dute pozik egoteko: Barakaldo Antzokira joan dira ‘Kontzertu didaktikoa’-z gozatzera.

Barakaldoko Udal-Banda, duela urte batzutik hona, ikasturtean zehar «kontzertu didaktikoak» programatzen ditu  haurrei (5 eta 10 urte bitartean) zuzenduta eta eskola-ordutegian.

Kontzertu-mota honen helburua musikara hurbiltzea da era ludiko eta aktiboan. Kontzertuen dinamizazioari esker, BAI Barakaldoko antzerti eskolako aktoreen kontu, ikuskizun «entretenigarri eta dibertigarri» bihurtzen dira.

.

On Bosco festaren programa



  On Bosco jaiaren inguruan jarduera anitz programatu dira: Haur eta Lehen Hezkuntzako umeentzat eta DBHeko eta Batxilegoko neska-mutilentzat, eskola-orduetan. Eta ez dira falta Barakaldoko Familia Salestarrentzat (Guraso Eskola eta María Auxiliadora elizako ospakizunak eta Ikasle Ohien Elkartearen berezkoak).
Oso egun zoriontsu eta onuragarriak opa dizkizuegu «Gazteriaren Aita eta Maisua»-ren inguruan.

(Handiago ikusteko, sakatu idurien gainean)

——– —-
—- —- —- —-
—- —-

Salestar Kongregazioa: grafikoak eta zifrak


  San Juan Bosco, Salestar Kongregazioaren fundatzailejaiak  eta honek gazteriaren alde egin eta egiten jarraitzen duen lanerako Bilboko Udalaren onarpenak «aitzakia» eskaintzen digute lan honen ikuspegi bat zuei grafiko-sail batean eta zifretan aurkezteko.

Hau ez da txikiagotzen, pentsa genezakeen bezala, eskola zereginera besterik ez —oso garrantzitsua den arren— baizik eta askoz zabalagoa baita: barnetegiak eta egoitzak, oratorioak, aisialdi-klubak eta gazteentzako zentroak, parrokiak eta misioak, sustapen sozialeko zentroak, sozial-komunikabideak…

Guztia hura miletako gizon-emakumeen beharrezko eta ezin baliotsuago kolaborazioarekin, ‘laiko salesianosen’, salestar laguntzaileen euskarriarekin eta miletako eta miletako ikasle ohien onarpen eta maitasunarekin mundu osoan.

———————

On Boscoren bizitza. Salestar Kongregazioa_3

——————————————-

 

On Bosco eta sozial-eraldatzea



(José Miguel Núñez, sdb)

  On Bosco gazteen eta herriaren heziketaren garrantziaz kontzientea da eta prebentzioko eta garapeneko proiektu berriak bultzatzen ditu, XIX mendeko Italian. Bere lana eragin aringarri hutsetik askoz gorago doa eta umeak eta mutilak benetan babesten ez zituen sozio-politika egoera baten aurrean, Torino aurre-industrialaren errealitate sozialean eragitea bilatzen du  On Boscok, gauzak aldatu ahal daitezen.

Bere garaian ez zen «adingabeen eskubideez» hitz egiten , baina bere ahalegina zuzendu zen gazterik kalteberaenei duintasuna itzultzera eta errealitate sozialean txertatzeko laboral gaitasuna haiei ematera. Adibide ona aurkitzen dugu On Bosco berak, gaztea onartzen zuen patroiak eta langileak «lanean bertan» sinatutako ikasketa-kontratuetan.

Salestar Kongregazioaren Artxibo Zentralean oraindik mantendutako lehen kontratuak ziren, ikastun gazteentzat baldintza duinak ziurtatzen zituztenak, 1851 eta 1854 bitartean, noiz inor haietaz arduratzen ez baitzen eta eskulan merkea bakarrik baitziren, laboral ustiapen haragia. Beste iraultza bat izan zen hau, industrializatutako Europan garatzen hasten zen eta bere lehen sintomak XIX mendeko bigarren erdiko Italian sentitzea uzten zuenaren paraleloa.

On Boscok berehala nabaritu zuen bere mutikoek bizi zuten ondoezeko eta uzteko egoera arintzea ez zela nahikoa. Gero eta argi eta garbiago konturatu zen industria sortu berriaren eta ekonomia burgesaren kanon zurrunen azpian palanka egitea beharrezkoa zela, aldaketa sozialari bide emateko. Helburua zen, hain zuzen, gutxiago zituzten gehiago ematea eta beren potentzialtasun guztiak garatzearen posibilitatea ziurtatzeko aukerak haiei eskaintzea.

«Oratorioen obra», On Bosco bera bere proiektua deitzea atsegin zen bezala, gazteei beraien geroaldiko protagonistak egiteko ongi egindako saioa izan zen, haiek beraien garapen eta aldaketa sozialean nahasteko era, kalteberaenetarako arreta nahikorik inoiz jartzen ez duen mundu baten erdian errealitate berriari bide emateko haien energia zintzo guztiak kanalizatzeko modua.

On Boscoren bizitza. Salestar Kongregazioa_2

——————————————-

 

On Boscoren bizitza. Kolera. Salestar Kongregazioa_1

——————————————-

 

On Boscoren bizitza: Valdocco-ko Oratorioa_2

——————————————-

 

On Bosco, Valdocco-ko Oratorioaren hasiera



  On Boscok amestutako Oratorioa 1841eko abenduaren 8an hasi zen katekesi xume batez. Baina ez zitzaion erraza izan bere ametsetako behin betiko lekua aurkitzea. Egun horretan hasi zen ere Oratorioaren ekinaldi ibiltaria Torinon barna:

Lehenik eta behin, aipatutako Asis-eko San Frantzisko elizako leku batzuetan eta On Calossoren Institutu Pastoraleko patioetan. Gero, Barolo Markesaren neskentzako Barnetegira, zeinetan Zuzendari Espirituala izan eta predikatzen eta aitortzen baitzuen, pasatu zen bere mutikoekin. Beranduago eta elkarren segidan, hainbat eliza, barruan eta hiritik kanpo, hilerri bat eta belardiren bat ibili zituen. Baina azkenik, 1846ko apirilean, estalgune bat eskaini zioten alokairuan eta ondoko lur-zerroa: «Pinardi Estalgunea». Bere ametsetako ekinaldi berria hasten zen harentzat eta bere mutikoentzat.

Estalgune hau eta progresiboki alokatzen joan zen albokoko etxeko gelak Valdocco-n, Torinoko aldirietan, kokatuta zeuden. Han izango litzateke On Bosco Jaunak bere apostolutzaren garapena erdiratuko lukeen tokia. Hark berak eta bere mutikoek Oratorioko eraikinaren eta lurraren egokitzapenak egin zituzten. Estalgunea Torinoko artzapezpikuak bedeinkatu zuen kapera bihurtu zen. Eta mutiko-kopurua handiagotzen joan zen.

Bere mutikoen alde interesa galdutako bere lanaren intentsitateak, On Boscoren ondo hondatu zuen laster; heriotzako ateetan egon zen. Atseden-aldia I Becchi-ko bere etxean pasatu ondoren, Turinera itzuli zen. Baina ez zen bakarrik itzultzen: harekin zekarrena 58 adin-urtetako ama zen, Margarita Occhiena, semearen ametsari laguntzera zetorren ama. Mutikoek, haietako umezurtz askok, «Amatxo Margarita» deitzen hasiko liokete eta izen horrekin tradizio salesiarrak gogoratuko du.

Orduan On Boscoren Oratorioa  mutikoek ofizio erabilgarria ikas zezaketen eskola, sakramentuetara joan zitezkeen eliza eta lagunekin osasuntsu jolasteko zezaketen patioa bilakatu zen. Hasieratik On Boscok bere lanaren gunean, adeitasun-modeloa, gozotasuna eta espiritualtasun erlijiosoa bezala, Salesko San Frantziskoren irudia jarri zuen. Bere mutikoek lan egiten zuten lekuak bisitatzen zituen, ustiapen-biktimak ez zitezela bermatzeko, haietako askotarako lan duinak bilatzen zituen eta mutiko-mutilen eskubideak bermatzen zituzten kontratuak harekin sina zitzatela eragiten zituen ugazabak, nazioarteko legeria laboralari horrela aurreratuz.

1847ko maiatzean dimentsio berria hasten du Oratorioan. Orduan arte mutikoek lo egiteko lekua bilatu behar zuten bere kontuagatik, haien askok kale gorrian egiten zuten. Ostatua eskatu zion mutiko umezurtzarekin, On Boscok eta Amatxo Magaritak, barnetegia hasten dute Valdocco-n. 1869etarako, jadanik 375 barneko zeuden eta urte horietan barnetegitik pasatu ziren mutiko-mutilak 800 baino gehiago ziren.

Bere apostolutzako lehen hedadura esperientzia Torinon bertan bizi izan zuen On Boscok, urte horretan berean Porta Nova-ko San Luis Oratorioa eta bi urte geroago Vanchiglia-ko Aingeru Jagolea Oratorioa ireki zituenean. Oratorio barruan lantegiak sortzearen ideia mutikoak lantegietako eta eraikuntzako lanetatik ateratzeko beharretik jaio zen. 1853etatik aurrera, oinetako-, joskintza-, zurgindegi-, inprimategi- eta metal-langintzako lantegiak hasiko dira martxan bere oratorioetan.

On Boscoren bizitza: Valdocco-ko Oratorioa_1

——————————————-