22 - 11 - 2024

Haur Hezkuntza – 3 urte (Egokitzaldia)

infantil-2

Batxilergoko 2. maila: Selektibitate-azterketa

forgesselectividad

Ekainaren 10ean, asteazkenean, Selektibitate-azterketa / USPa egingo dute Batxilergoko 2. mailako ikasleek.

Azterketak Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola-n izango dira. Hau Elkano kalean, 21. zenbakian dago (metro Moyua). Dagokigun auzitegia 17.a da.

Ikasleek NAN-a eraman behar dute eta Oscarrek, asteazkenean bertan, ekainaren 10eko 8:30etan, azterketako matrikulazio-ziurtagirira emango dio bakoitzari in situ.

Beste xehetasun batzuetarako egokia eta gomendagarria da EHU/UPV-eko web-orria bisitatzea ( www.ehu.es)

Lehen Hez-ko 3. maila: Aste bukaera Sukarrietan


Sukarrietako Zentroa Mundakako itsasadarrean dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdi-erdian. Haurrek, egun batzuetarako, naturarekin harreman zuzenean bizitzeko aukera izango dute.

Alde batetik koloniaren eraikinak daude, eta horiez gain, kirol instalazioak ere badituzte: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak, bi polikiroldegi… eta itsasora heltzeko sarbidea.

Nekazaritza eta abeltzaintzari eskainitako gunea ere badaukate: zaldiak, Bizkaiko baserrietan ohikoenak diren animaliak dituen baserri-eskola eta ortua, negutegiak eta fruta-arbolak dituen lurzorua.

Hezkuntza, kirola eta jolasarekin zerikusia daukaten haurrentzako jarduerak antolatzeko instalazio eta inguru paregabeak dira.

Ekainak 6 eta 7, asteburuan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Urdaibai inguruneko gizarte eta kultur aberastasuna ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango dute.

Batxilergoak: Errepaso klaseak

(Handitzeko, sakatu koadroen gainean)

—– repaso_1Batx


repaso_2Batx

 

Bi ikasle ohiak ‘José María Portell’ lehiaketa literarioaren irabazleak

Zorionak!
.

————- amaia —— pablo


.

Batxilergoa lehengo kurtsoan gure ikastetxean amaitu zuten Amaia Vizuete eta Pablo Lopez izan dira ‘José María Portell’ lehiaketa literarioaren irabazleak, Narratiba-helduak sailean, euskaraz eta gazteleraz hurrenez hurren.

.
premios_1

Gaur, DBHko 4. mailako sendientzako bilera

 Datorren asteazkenean, apirilaren 22an, DBHko 4. mailako sendiek bilera bat izango dute.


.
.
bidaia_DBH

Larunbatean: Udaberriko Olinpiada Matematikoa-ren 2. fasea

olimpiada_1
.
.
Apirilaren 18an, gure ikastetxeko ikasle batzuek Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Udaberriko Olinpiada Matematikoa-ren 2. fasean hartuko dute parte.

.

Apirilaren 18ko 12eta, azken asteetan egindako proben ondoren, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Udaberriko olinpiada Matematikako 2. fasea izango da (hainbat lurraldetan batera). 2. fase honetan parte hartuko duten gure ikastetxeko ikasleak hurrengoak dira:

.
.

♦   II. maila (DBHko 1.-2. mailetako ikasleak):  Josu Larrazabal – Iria Nieto – June Herrero – Asier Peña – Ainhoa Perez

♦   III. maila (DBHko 3.-4. mailetako ikasleak):  Xabier Echaniz – Frank Domínguez – Iñigo Lopez – Sergio Martinez – Veronica Sanchez

♦   IV. maila (Batxilergoko 1.-2. mailetako ikasleak):  Josu Elorrieta – Markel Rueda – Gorka Cigaran – Aranzazu Gonzalez – Mikel Jimenez

‘Ahozko ariketak’, ‘euskarakoldo’ sendiaren kide berri bat

ahozkoariketak_1
.

‘Euskarakoldo’ sendiak, euskararen ikasketa errazteko programa-multzoak, kide berri bat aurkezten du, ‘Ahozko ariketak’

‘Ahozko ariketak’ programak ariketa ugari eskaintzen ditu hasierako mailetatik euskal aditzaz lan egiteko. Hura tabletetan erabiltzeko prestatuta dago bereziki, pantailaren gainean sakatuz; baina ordenagailuetan erabil daiteke ere.

Ahoz egiteko ariketak direnez gero, ez da ezer idatzi behar: Programa ariketa-tipo desberdinak eskaintzen doa, erabiltzaileak erantzun ditzan. Pantailan sakatzerakoan, erantzun zuzena agertzen da, erabiltzaileak nola erantzun duen egiazta dezan.

Ez puntuaziorik, ez kalifikaziorik, ez erantzutezo benborarik, erantzun zuzenak ematen duen poztazuna soilik. Dena den, erabiltzaile batzuren artean ‘joka’ daiteke, txandaka erantzunez,

‘Ahozko ariketak’ programa txikia da oraindik, baina hazten joango da.

Helbidea:

http://ahozkoariketak.blogspot.com.es/

‘Boscogram’ Argazki Lehiaketaren Epaitza

 Eztabaida gogor baten ondoren, Epaimahaiak Lehiaketan iragarritako 12 sarietako 11 eman ditu, haietako bat hutsik utziz.

boscogram_2
«En la mañana del viernes, 10 de abril de 2015, ha tenido lugar en la Casa Inspectorial de Madrid la reunión del Jurado del Concurso de fotografía #Boscogram, con ocasión de la celebración del Bicentenario del nacimiento de San Juan Bosco.

El Jurado ha tenido muy en cuenta las normas establecidas para el concurso: Originalidad, correcta utilización de los “Hasthtags” y correcto etiquetado en función de la categoría, la presentación en tiempo, el acierto y adecuación de las imágenes con el texto que las acompaña».

(Jarraitu berria irakurtzen «Santiago Nagusia» Inspektoria-ren webean)

Alboko agirian saritutako argazkiak eta egileak agertzen dira.

‘Hilobi hutsa’


.

 Zer gertatu zen Jesus Nazaretekoaren pasio-, heriotza- eta berpizteko egunetan? Haren dizipuluek haluzinatu zuten? Gorpua lapurtu eta berpiztu zela asmatu zuten? Ala sinpleki esperimentatu zuten zerbait kontatzen dute?

Hainbat unibertsitateko irakasleetako dozena-erdik egun haietan gertatu ahal izan zen berreraikitzen dute eta gorpuaren lapurretaren edo apostoluen haluzinazio kolektiboaren hipotesiak desmuntatzen dituzte.
.

————————————

.
.