27 - 04 - 2024

DBHko 2. maila: Coca-Cola lehiaketa literarioan

Aurreko urteetan bezala DBHko gure ikasleak parte hartzen ari dira Coca-Cola lehiaketa literarioan. Proba ostiralean, hilak 8, izan zen gaztelerazko partaideentzat; euskarazkoentzakoa, hurrengo ostiralean, hilak 15. Bata eta bestea, goizeko 10:30etan, Deustuko Unibertsitatean.

.

—- coca-cola_1 coca-cola_2

(Ezkerretik eskubitara):Paula Parra, Mireia Díez, Kevin Núñez, Iñigo Royo, Josu Larrazabal, Iñigo Vilaseco, Aida Antolín, Nerea Aragonés.

Zorte handia desiratzen diegu eta aukera aprobetxa dezatela.

.

DBH: Zinema euskaraz

Apirilaren 19an, asteartean, DBHko ikasle guztiek euskarazko zine-saio batean hartuko dute parte ‘Clara Campoamor’ Aretoan. Filma 9:30etan hasiko da.

.
zinema-esukaraz

DBHko 2. maila: Coca-Cola instalazioetara bisitan (argazkiak)

Asteartean, hilak 12, DBHko 2. mailako ikasleak, bi taldetan, Galdakaon Coca-Colak duen lentegira joan dira bisitan.

.
visita_coca-cola_1

Bisitan bertan, enpresa honen historia jakin eta edari desberdinen ekoizpen prozesua ezagutu dute, baita hauetako bat daztatu ere. Ikasle hauetako talde batek enpresa honek babesten duen «Kontaera motzeko Lehiaketa»-n hartzen dute parte

.

—————- ? ? ?
——– ? coca-cola_2016_5 ?
——– ? ? ?
—————- visita_coca-cola_2 visita_coca-cola_3

.
.

Batxilergoko 1. maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko ikasturte honetako praktika berri bat egin dute.

.
Diseccion-flor-1

Lehen mailako ikasleen zortzigarren praktika hau dituen zati guztiak ikasteko lore baten disekzioan etzan da.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

DBHko 3. maila: Joxemari Iturralde-rekiko elkarrizketa

DBHko 3. mailako ikasleek euskarazko liburu bat irakurri dute eta datorren ostegunean, hilak 7, idazlea ezagutzeko eta berarekin hitzegiteko aukera izango dute.


iturralde-1

♦  Joxemari Iturralde

1951eko Urriaren 20an jaio zen Tolosan. Iruñean amaitu zuen lizentziatura Filosofia eta Letretan, Lenguas Románicas sailean, 1973an.
1975etik hasita zenbait Institututan aritu da irakasle gisa klaseak ematen. Euskara eta euskal Literaturako Katedraduna da «Orixe» Institutuan, Tolosan.
1997an Bilbon, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera «POTT» Banda Literarioa osatu zuen.
Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan. Bestalde, liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzatatik egindako itzulpenetan. Hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu dituzte.
Iturraldek sari hauek irabazi ditu:

1982an: Bilboko Ipuin Erregaitzak lehiaketako 1. saria.
1983an: Bilbao Hiria ipuin lehiaketako 1. saria.
1985an: Kirikiño ipuin lehiaketako 1. saria.
1989an: Bizkaiko Diputazioaren Nobela lehiaketako 1. saria.
1997an: Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari

.

♦   ‘Jack Destripatzailearen arrastoa’

Patrizio Dagerrezahar Ameriketara abiatu da baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian dena lapurtzen diote. Horrela, Londreseko Whitechapel auzo arriskutsuan amaitzen du eta bertan gauza ikaragarriak hasiko dira gertatzen, krimen beldurgarriak, alegia. Jack Destripatzaile ospetsua dago krimenen atzean.
Egileak, datu historikoetan oinarritutako nobela honetan, ezin hobeto kokatzen du kontakizuna XIX. mendeko garaiko giroan eta Patrizio Dagerrezahar mutikoaren eskutik misteriozko istorio batean murgiltzen du irakurlea.

(Testua: Yolanda Peña)
.

DBHko 3. mailako ikasleak, datorren ostegunean, hilak 7, 15:50etan., Liburutegian.

Guraso eskola (DBHko 4. maila)

Apirilak 6: DBHko 4. mailan seme-alabak dituzten sendiak.

«DBHko 4. mailako ikasleentzako orientazio jardunaldia»

.

orientacion-2 abril_1

.

DBHko 3. B maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)


.

DBHko 3. B mailako ikasleek Laborategiko beste praktika berri bat egin dute. Praktika honetan kontzentrazio desberdinekiko disoluzioak egiten ikasi dute solutua solido denean.

.
disoluciones-3B_1
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Lehen Hezkuntza eta DBHrako Guraso Eskola

Lehen Hezkuntzan edota DBHn seme-alabak dituzten sendiak.

Barakaldo Salestarretako 40 aita-ama Guraso Eskolan, Mikel Alvira-rekin, dagokion gaian sakonduz…

«Educar para el siglo XXI»

.

——————— educar_01 educar_02 educar_03

.

escuela_2
alvira

.

DBHko 3. A maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)


.

DBHko 3. A mailako ikasleek Laborategiko beste praktika berri bat egin dute. Praktika honetan kontzentrazio desberdinekiko disoluzioak egiten ikasi dute solutua solido denean.

.
disoluciones_1
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Udaberriko XX. Lehiaketa Matematikoa

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Udaberriko Lehiaketa Matematikoan hartzen dugu parte.

matematicas_1.
.

Martxoaren 4an, ostiralean, 1. fasea egin genuen ikastetxean. Bertan DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailarako 57 ikaslek hartu zuten parte. Datorren astean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 36 ikaslek berea egingo dute.

Aukeratutako ikasleek apirilaren 23an, larunbatean, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean egingo den 2. fasean hartuko dute parte.

(Informazioa: Gaizka BASTERRETXEA, DBH eta Batxilergoko Matematika irakaslea)
.

Zuen ‘maila’ frogatu nahi baduzue, sakatu irudien gainean dagokion proba jaisteko.

.

————————– e_1 e_2

Emaitzak

.