23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_01


.

——— maux_01 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 1
.
Fede Urtea
.
   Opari merkea, eta urte osoa dirauena, da egutegia. Zenbat ezuste ezkutatzen dira bere 365 egunetan!
.
   Urtearen magia aprobetxatuz, Ur Urtea, Elikadura Urtea, etab. antolatu dira. Elizak Urte Santuak ospatzen ditu. Eta orain, Benedikto XVI aita santuaren ekimenaz, Fede Urtea.
.
  Fedea arimaren hondora arte bizi izatera eta hura iragartzera gonbidatzen gaitu Aita Santuak gu guztiok. Jainkoa jarri behar dugu gure bihotz-, gure familia-, bizi garen gizartearen erdian.
.
    Ama Birjinak bere baitan eraman zuen Jesus, Jainkoaren Semea gizon egina. Horrela bada, Jainkoz beteta zegoen Hura. Andre Mariarentzat Fede, Itxaropen eta Karitate Urte izan zen bizitza osoa. Hura dugu Laguntzaile fedea egunero bizitzeko.
.
   LOREA: Eska iezaiozu Espiritu Santuari zure kristau fedea gero eta handiagoa egin dezala.
——-

.