| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 31 . Beti da Fede Urtea . Egunero irteten da eguzkia eta argia eta bizitza ematen dizkigu. Horregatik, beti da Eguzki Urtea. Funtsezko gauzak ez dira inoiz pasatzen. . Fede Urtea ospatzen ari gara, baina fedea ez da inoiz pasatzen, gure bizitzaren eguzkia bezalakoa da. Fedea Jainkoaren eskatu eta eskertu behar dugun opari bat da. Jainkoa gure Aita da. Jesusekin, Jainkoaren Semea gure Anaia eginarekin, elkartzen gaituelako elkartzen gaitu fe-deak Jainkoarekin. Fedeak Espiritu Santuaz betetzen gaitu. . Jainkoaren hurbilago egon dena Jesusen Ama izan da. Hark Jainkotasunez lurrindu du, kolonia batek bera daukan flaskoa lurrintzen duen bezala. Fedeak Jainkoaren Fami-liakoak egiten gaitu; poztasunez, itxaropenez, sendotasunez betetzen gaitu. Eta altxor hori gure ondoan dauden guztiei ematera gonbidatzen gaitu. . LOREA: Eska iezaiozu Espiritu Santuari fedea beti poztasunez bizitzen lagun diezazula. |
——- |
.
Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz
.
(Testuen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Hauxe da lehenago bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 50. bilduma. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)
.









