24 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntzako 5. maila Kutxaespazio-Miramonera bisitan (argazkiak)


.

  Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.

.
miramon_2015_1

Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostiralean, abenduaren 4an.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Azokatxo Solidarioa 2015 – IGE eta Salestar Laguntzaileak

rastrillo_a

Beste urteetan bezala ikastetxeko IGE-K eta Lehen Hezkuntzako umeek, larunbatean hilak 12, eta Salestar Laguntzaileek, igandean hilak 13, parte hartu dute Barakaldoko Herriko Plazan egindako Azokatzo Solidarioan.

.


.

RNE-tiko agurra

latin_1b
.

Marijose Uriarte-k, Batxilergoko Latin irakasleak, gure ikastetxeko irakasle eta ikasleentzako ‘agur’ bat bidali digu. Hau igandeetako RNE-ko latineri buruzko VERBA VOLANT programatik datorkigu.

.

Lehen Hezkuntzako 1. maila – Izenaduba Basorako bisita

parkea4

Izenaduba Basoan Olentzero eta bere lagun guztiak bizi dira; bertan haurra da protagonista, eta mundu magikoa ezagutzen du.

.

OLENTZEROREN ETXEA

.
izenaduba_2

.

Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena da (XVI mendetakoa) eta garaiaren eraikuntza arkitektoniko gutxietako bat da. Oraintsu zaharberritu da eta gaur egun Olentzeroren eta bere lagun guztien Etxe Magikoa da.

Olentzeroren Etxean umeek, joko elkarreragileen eta teknologia berrien bitartez, ingurune magikoko batean mitologia- eta naturari buruz ikasten dute. Hara joango diran bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, ostiralean, abenduaren 18an.

.

Eguberriak zoriontzeko Bienve-ren bideoa

Turroia bezalakoa da. Zer izango litzateke Eguberria jaiak zoriontzeko Bienve-k egindako bideo gabe? Ez da inoiz falta! Zorionak!

.

————————————

.
.

‘Euskararen Eguna’ ikastetxean (argazkiak)


.

‘Euskararen Eguna’ zela eta, gure ikastetxean jarduera batzuk programatu dira, zeintzuetan ikasle guztiek mailaka parte hartu duten.

.
euskara_eguna_IP
Ostiralean, abenduak 4, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeari jarraituz, arratsaldea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek XAIBORekin euskaraz eta euskal giroan dantzatuz eta gozatzen igaro zuten.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.
Bestaldetik, ostegun goizean, abenduak 3, DBHkoek eta Batxilergokoek magia-saioaz gozatu zuten.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.
esukara_eguna_EB

Edozein momentutan, ikasi eta birpasa mugikorrean

Euskal aditzak (Euskal aditzen ariketak mugikorretan eta tabletetan)

http://euskal-aditzak.blogspot.com.es/


.
euskal_aditzak_1

Mugikorrik ez badu, zeurea utzi ahal diozu seme-alabari  Euskal aditzak-ekin ‘jolasteko’.

Euskal aditzak‘ mugikorretan erabiltzeko, batez ere, dago pentsatuta. Horretarako erabiltzaileak ez du ezer idatzi behar; botoiak sakatu besterik ez. Dena den, tabletetan edo ordenagailuetan ere erabil daiteke.

Lau ataletan dago banatuta, hasierako adizkietatik:
….Aditz trinkoak: Nor eta Zer-Nork atzizkiak, orain eta lehen aldian. Emandako adizkien artean esaldi bakoitzari falta zaiona aukeratu behar dute.
….Aditz perifrastikoak: : Nor eta Zer-Nork atzizkiak, orain eta lehen aldian. Honetan aditzaren aspektua nabaritu behar da eta emandako adizkien artean zuzena aukeratu.
….Nor-Nori-Nork: Orain eta lehen aldian.
….Nor-Nork: Orain eta lehen aldian.
.

Lehen Hezkuntzako 5. maila: Kutxaespazio-ra bisitan


kutxa_espacio_1
Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.

Eureka Zientzia Museoak informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria.

Hara joango dira bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostiralean, abenduaren 4an.

.

Guraso eskola: «Gure seme-alaben heziketa eta prebentzio sexuala»


.
sexualidad_4b

DBHn eta Batxilergoan seme-alabak dituzten sendiak.

«Gure seme-alaben heziketa eta prebentzio sexuala”

Daniel Ramos y Amparo Mazorriaga (OSAKIDETZAko teknikaria).

.
Gaur, abenduak 3, ikastetxeko 14 aita-ama Daniel Ramos, Barakaldo Salestarrak-eko Orientatzailearekin, eta Amparo Mazorriaga, erizaina eta OSAKIDETZAko eskola-osasuneko teknikariarekin, elkartu dira batera hausnartzeko haien seme-alaba nerabeen heziketa sexualaren eta area honetako arriskuen aurkako prebentzioaren gainean

Bilera elkarrizketa animatuan igaro da, Amparok aurkeztu dituen dokumentuek eta testuek lagunduta, eta familien beldurrez eta prebentzioez hitz egiten zentratu da. Halaber gai honek gurasoei planteatzen dizkien galderei argi pixka bat ematen ere saiatu da.

Gehiago sakontzeko eta partekatuz hausnartzen jarraitzeko, gai beraren gaineko saio gehiago egin daitezela izan da parte-hartzaileen batzuen (nahikoen) proposamena.

.

——————– sexualidad_1 sexualidad_2 sexualidad_3

.

Asteartean: I.G.E.-ko Batzar Orokor Arrunta — 2015

I.G.E.-ko Zuzendaritza-Batzordeak bere  Batzar Orokor Arrunta-ra deitzen du, datorren 2015eko abenduaren 1erako.

.
ASAMBLEA_AMPA_15b