6 - 11 - 2025

Lehen Jaunartzeak ikastetxean

 Maiatzako ekintza artean, 9 eta 16an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako 40 umek lehenengo jaunartzea ospatu dute. Egun horrek garrantzi handia izan du haientzat: Jesusen lagun mina izan nahi dute eta guri tokatzen zaigu haiei laguntzea helburu hori lortzen eta sakontasunez bizitzen.

.
eucaristia

Estos días están algo nerviosos y esperan con ilusión el día en que, según dicen ellos y hemos tratado de inculcarles, van a ser un poco más amigos de Jesús.

Nos parece una parte importante de nuestra pastoral y de la educación que queremos transmitirles. Pedimos, desde aquí, a toda la comunidad educativa, pero especialmente a sus profesores y sus familias, que les ayuden a vivir con profundidad este acontecimiento.

XIX. Matematika-Udaberri Lehiaketa


.

 Joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, XIX. Matematika-Udaberri Lehiaketa-ren sari eta diploma-banaketa gertatu zen.

Ekitaldia Euskadiko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologi-Fakultateko Areto Nagusian ospatu zen, zein guztiz bete zen. Parte hartu zuten 270 ikasleren artean, 15 gure Zentrokoak ziren.

Aurkezpeneko ekitaldian Esther Domínguez-ek, Fakultateko Dekanoak, ongietorriko eta esker oneko hitz batzuk ezan zituen eta Pedro Alegría Fakultateko irakaslearen kontu, jakin-min matematikoei buruzko hitzaldi atsegingarria. Ondoren sari-emanaldiari bide eman zitzaion.

DBHko 4. mailako gure ikasle bat, Sergio Martínez, saritua izan zen bere mailan. Gainerako guztiek diploma jaso zuten beren parte-hartze nabariagatik.

 

DBHko 1. eta 2. mailetakoak: Zinema euskaraz

Maiatzaren 12an, asteartean, DBHko 1. mailakoeketa maiatzaren 13an, asteazkenean, DBHko 2. mailako ikasleek euskarazko zine-saio batean hartuko dute parte ‘Clara Campoamor’ Aretoan.


(DBHko 2. mailakoek PISA froga egin behar dute asteartean; beraz, programa aldatu da haientzat.)

.

zinema-esukaraz

cine_eso_2

Haur Hezkuntza: Antzezlana Barakaldo Antzokian

IMG_3570

Gaur, osteguna, maiatzak 14  Haur Hezkuntzako ume guztiak Barakaldo Antzokira joango dira «3 txerritxoak eta otsoa» antzezlana ikustera.

3 txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra.

txerritxoak_2

Batxilergoko 1. mailako Biologia-laborategiko praktika berria (argazkiak)


.

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko praktika berria egin dute.

Praktika hau ‘Arrain teleosteoaren disekzioan’ etzan da. Klase honetan arrain ezagunen gehiengoa sartzen da.

.

.

flickr_2

Ikusi argazkiak Flickr-en

.

Salestar Inspektore jaunaren bisita


.

 Maiatzaren 6an eta 7an, On Juan Carlos Pérez Godoy, salestar Inspektore (‘probintziala’) jaunaren bisita jasotzen ari gara Barakaldo Salestarretan.

On Juan Carlos-ekiko elkartzean, ‘Barakaldo Salestarrak’-eko klaustroak On Bosco-ren Espiritualtasunari buruzko une hezigarriaz gozatu ahal izan du.

.
inspector_1b

—– inspector_2a —- inspector_2b
—– inspector_3b —- inspector_4b
—– inspector_5b —- inspector_6b

.
Salestar Espainiaren konfigurazio berria

Lehen Hezko 5. eta 6. mailetakoak, Barakaldo Antzokira


.

 «Tramankuluak eskolan»haur antzezlanaren euskarazko emanaldia Jose Ramon Soroiz antzezlearen eskutik, maiatzak 7.

Hondartzan neskatila batek aurkitutako kutxatila erdoildu baten barruan, liburu bitxi bat. Liburuak, paperezko bolatxoak ditu barruan eta neskatilak jolasa proposatzen dio topatzen duenari: «bolatxo bakoitzaren barruan dagoen istorioa asmatzea». Gauza txikien misterioak erakusten dituen eta istorio zoragarriak asmatzeko pasioa sustatzen duen antzerki-lana.

.
tea-tramankuluakeskolan
teatro_EP56

Genero-indarkeriari buruzko Batxilergoko 1. mailako tutoretza


.

 Asteartean, maiatzaren 5ean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Ertzaintzaren Sestaoko polizia-etxeko bi agenteren bisita jaso zuten tutoretza berezi baterako.

.

Era entretenigarri eta didaktikoz hitz egin zuten genero-indarkeri buruz bi ordutan zehar, gai honen gainean guztiok sentsibilizatuta egon behar baitugu. Autoestimua, errespetua eta heziketa izan ziren gure mutilei eta neskei azpimarratu zizkieten gakoetako batzuk.

Ikastetxetik Ertzaintzaren ahalegina eskertzen dugu zentroarekin gazteak hezteko zeregin garrantzitsuan laguntzeagatik. Gure salestar estiloa argia da zentzu honetan: gure ikasleak herritar on eta kristau zintzoak izan daitezen nahi dugu.

2015-05-05_36 2015-05-05_11 2015-05-05_19

 

Selektibitatea – 2. deialdia

selektibitatea_2

Domingo Savio, gaurko eta betiko santua

Domingo_Savio_3
.

Maiatzaren 6an Domingo Savio santuaren jaia ospatzen da. On Boscoren pedagogiaren maisulana, eta gure ikasleontzako eredu eta zaindari.

Domingo Saviok oso bizitza xumea izan zuen, baina urte gutxitan santutasun-bide luzea ibili zuen. Italiako Chieri-Turindik hurbileko herrixka batean jaioa zen, ondare materialeko familia behartsu batean, baina fedean aberatsa. Haurtzaroan, zazpi urterekin ospatu zuen Lehen Jaunartzeak garrantzi handia izan zuen harentzat.

Haren bizitzaren gertaera erabakigarria hamabi urterekin jazo zitzaion: Joan Bosco santuarekiko topaketa. Honek, aita eta gidari, Turinen hartu zuen, bigarren mailako ikasketak egiteko. Hasiera hasieratik ohartu zen Domingo zein zen bere helmuga eta On Boscori santu izaten laguntzeko eskatu zion.

Adeitsu, beti lasai eta alai, interes handia jartzen zuen bere ikasle-beharretan, lagunei guztian laguntzean eta otoiztean, Jainkoak indarrak eman ziezazkion bere betebeharrak betetzeko. Egun batean, sartu berria zen lagun bati bere bizitzaren gakoa eta salestar ikastetxe baten ikasle guztien helmuga eman zion: «Begira, hemen beti alai egotean datza guretzat santutasuna».

Larritasunez gaixotuz, hamabost urte betetzear zenean, lasai hil zen, Jaunarengana joateko poztasunarekin. Pio XII.a aita santuak santua aldarrikatu zuen 1954an.
.