26 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_1


——-

——— MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 1
.
Zorionak, On Bosco!
.
   1815ean, On Bosco jaio zen. 2015ean, bigarren mendeurrena ospatzen ari gara. Guretzat, On Bosco ez da historian galdutako norbait, baizik eta pertsona biziduna. Orain berrehun urte betetzerakoan zoriontzen dugu, hura Jainkoarekin bizi baita Zeruan. Elizak Santutzat jo du.
.
   Gainera, hark bizirik dirau bere Salestar Familiarengan. Hura guztien eredua da. Salestar Familiaren kide bat ikusten duenak beste On Bosco bat aurkitu behar du.
.
   Andre Birjinak On Boscoren bizitza bete zuen, bederatzi urteko ametsetik azken hasperenera arte. Herriak Maria Laguntzaileari On Boscoren Ama Birgina deitzen dio, hura debozio honen herri-apostolua izan baitzen Elizan. Eta hark jaraunspen eder utzi zion bere Salestar Familiari.
.
LOREA: Zoriondu On Boscori bere berrehun mendeurrenean eta eska iezaiozu bere bedeinkazioa.