———— | — | ERRUKIZKO AMA . 1 – Errukiaren Urte Santua . Frantzisko Aita Santuak Errukiaren Urte Santuaren iragarkiaz ustekabean harrapatu gaitu. Bere Errukiagatik Jainkoari esker emateko eta gutako bakoitzaren, Elizaren eta humanitatearen Errukia hari eskatzeko urtea. . Jainkoa maite gaituelako, bere Bihotz errukitsuarekin barkatzen digulako, Zeruko bere Etxean edo, hobeto, bere Bihotzean leku bat prestatzen digulako itxaropen irmoa ez bagenu, gure bizitza norabiderik gabeko ibiltze iluna izango litzateke. . Eta Ama bezala, Jesusen Bihotz errukitsuarekiko elkartuta, Andre Maria dago, Jesusengandik bere Bihotz Orbangabea Errukiz betetzen ikasi zuena. Horregatik, uste onez hel egiten diogu Erregina eta Errukizko Ama. . LOREA: Egin otoitz: “Erregina eta Errukizko Ama, erregutu gure alde”. |
.