23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_31

———— maux-31 ERRUKIZKO AMA
.
31 – “Bere Errukia betikoa da”
.
   Astronomoek diote eguzkiari oraindik bost mila milioi bat urte geratzen zaizkiola jarduera.
.
   Hori hasperen bat besterik ez da, Jainkoaren Hitzean irakurtzen dugunean: “Eskerrak eman Jainkoari, ona delako, bere Errukia betikoa delako”. Betikoa amaigabea da.
.
  Errukiaren Urte Santua ospatzen ari gara. Errealitate handi horren gainean hausnartzeari ekin diogu estanpa-bilduma honen bidez. Baina itxaropenez eta poztasunez betetzen gaituena da Jainkoaren Errukia ez urte honetan dela bukatuko, baizik betikoa dela, amaigabea. Eta Jainkoak nahi izan du bere Errukia guri Jesusen eta Elizaren Amaren bidez ere iristeko, Erregina eta Errukizko Amaren bidez, begi errukitsuak dituena.
.
LOREA: Errezatu: “Erregina eta Errukizko Ama, erregutu gure alde”.

.

Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz

(Testu hauen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Honako hau hasieran bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 53. bilduma da; baina beti, Maria Laguntzailearenganako bere maitasun handitik irtenda. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)

Aurreko egunetako irudiak

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_30

———— maux-30 ERRUKIZKO AMA
.
30 – Birjina ibiltaria, Bideko Ama Birjina
.
   Erizainik onena gehiago jasan duena da. Mina esperimentatu duenak sufritzen duenari hobeto arreta ipintzen daki.
.
  Andre Maria Bideko Ama Birjina hel egiten dugu. Baina hura Birjina ibiltaria izan zela gogoratu behar da, ororen gainetik. Mundu honetako bere bizitzako urte guztietan zehar, bere oinak lurrez zikindu ziren eta, Jesusen Ama izateagatik, min-ezpatak sufritu zuen bere ariman. Jesusengandik guztiak ulertzen ikasi zuen, bidean erortzen zirenekin errukitsua izaten.
.
  Bere Semeak, hura Zerura igo zuenean, zera eskatu zion: “Zuk badakizu jada zer den lurrean ibiltzea. Horregatik, orain Bideko Ama Birjina izango zara, Errukizko Ama, oraindik Zerurantz erromes doazen zure seme-alaba guztientzat”.
.
LOREA: Errezatu: “Bideko Ama Birjina, erregutu ezazu oraindik erromes goazenen alde”

.

Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz

(Testu hauen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Honako hau hasieran bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 53. bilduma da; baina beti, Maria Laguntzailearenganako bere maitasun handitik irtenda. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)

Aurreko egunetako irudiak

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_29

———— maux-29 ERRUKIZKO AMA
.
29 – Gatibuekiko errukia
.
   Erruki-lan handia da gatibuak berrerostea. Hainbat mendetan zehar, Afrikako Iparreko mairuek Espainiako kostaldeko hertzeak eraso zituzten ahal ziren gatibu guztiak bahitzeko.
.
  Mesedetako Andre Mariak Mesedetako erlijiosoak inspiratu zituen gatibuak diruz erreskatatzen edo haiek gatibuen ordez gelditzen. Horrela Miguel de Cervantes askatua izan zen. Honela, On Kixote idatzi ahal izan zuen. Gatibuak erreskatatzeagatik, Mesedetakoek bere bizitza emateko gai ziren.
.
   Mesedetako Andre Mariak Errukizko Ama da gatibu, esklabo, egindako bere seme-alabekin, bere fede kristaua galtzeko arriskuan. Mesedetako Ama Birjinaren Erruki horrek askatu, berrerosi, duindu egiten du.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat gatibu, bahitu, jazarritako pertsonen alde.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_28

———— maux-28 ERRUKIZKO AMA
.
28 – “Zeure etxean zara”
.
   Batzuetan abisu hau aurkitzen dugu ate batean: “Pasa zaitez deitu gabe”. Konfiantza-zeinua da. Andre Birjinaren santutegietan idazkun hori osa daiteke gehituz: “Zeure etxean zara”.
.
  Adibidez, Lourdes-en guztiei irekita dago atea, beti. Milioika pertsona hara joaten dira Ama Birjinari bisitan. Hark, Sortzez Garbia eta Orbangabeak, guztiak gonbidatzen ditu konbertsiora, Jainkoari barkamena eskatzera, bizitzaz aldatzera.
.
   Eta Jainkoak arima eta gorputzeko osasuna haiei ematea atsegin du. Sendatze horiek Jainkoaren Errukiaren zeinu dira. Eta Hark Erregina eta Errukizko Ama den Andre Mariaren bidez ematen dizkigu. Lourdes-eko haitzuloan isiltasuna, otoitza, itxaropena, errukia eta esker ona daude.
.
LOREA: Gogoratu: Ama Birjinaren Etxeko atea guztiei irekita dago beti.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_27

———— maux-27 ERRUKIZKO AMA
.
27 – “Ez nauzu hemen, ba, zure Ama naizen ni?”
.
   “Ezkonduak etxe bat eskatzen du”,dio atsotitzak. Eta ama batek bere seme-alabak egunero zaintzeko etxe bat behar du.
.
  Adierazgarria da, Andre Birjinaren agerpen ospetsuenen hainbatetan, hark tenplua eraiki dadin eskatzea, bere seme-alabak jasotzeko etxe bat bezalakoa baita. San Joan Diego indiarrari Guadalupeko Birjinak egindako agerpenean, zera esan zion: “Biziki nahi dut hemen altxa dezala tenplu bat nire maitasun guztia, gupida, laguntza eta defentsa hartan erakusteko, ni zuen ama ona naiz eta”.
.
   Maitasuna, gupida, laguntza defentsa Errukizko erakusgarriak dira, Errukizko Ama denarenak. Hark San Joan Diegori zera esan zion ere: “Ez nauzu hemen, ba, zure Ama naizen ni?”
.
LOREA: Gogoratu Ama Birjinaren hitzak: “Ez nauzu hemen, ba, zure Ama naizen ni?”

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_26

———— maux-26 ERRUKIZKO AMA
.
26 – Argia, itxaropena eta kontsolamendua
.
   Andre Birjinaren gaineko Vatikanoko II. Kontzilioko testuetako bat hau da: “Ama Birjina, jada Zeruan aintzatuta, erromes dabilen Jainkoaren Herriaren aurretik doa bere argiaz, benetako itxaropen- eta kontsolamendu-zeinu bezala, guztiak Jainkoaren Etxera iritsi arte”.
.
   Hau da, Ama Birjina Zerutik bizitzako itsasoan itsasargi baten argia bezalakoa da, zeinek Jainkoaren Etxerantz dabiltzan erromesak argitzen dituen. Andre Maria Erregina eta Errukizko Ama da haientzat.
.
   Ama Birjina aintzatsuaren presentzia benetako itxaropen- zeinu bat da, Jainkoa dagoelako eta guztiei Zeruan betiko bizitza zoriontsua prestatzen dielako zeinua. Eta, itxaropen-zeinuaz gain, Andre Maria, Errukizko Ama, sufritzen dugunean guztiak behar dugun kontsolamendua da.
.
LOREA: Errezatu: Eskerrik asko, Andre Maria. Itxaropen- eta kontsolamendu-zeinua zara guretzat.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_25

———— maux-25 ERRUKIZKO AMA
.
25 – Bekatarien adiskidea
.
   Andre Birjinaren oso titulu korapilatsua da Bekatarien adiskidea. “Esan iezadazu norekin zabiltzan eta nor zaren esango dizut”, baieztatzen du atsotitzak. Baina hura, Orbangabe eta Graziaz Betea , ez da bekatariekin kutsatzen, baizik sendatu egiten ditu, hobetzen ditu. Gainera, ama bat ez da nekatzen galdutako seme-alabei itxaroteaz, are gutxiago Jesusen eta Elizaren Amak.
.
   Andre Maria Jesusen ondoan bizi izan zen eta fariseuek nola kritikatzen zuten ikusi zuen, bekatarien adiskidea zelako eta haiekin jaten zuelako. Jesusen bekatariekiko Errukiak bere Amaren Bihotza bete zuen. Horregatik Bekatarien aterpea deitzen diogu.
.
   Hura hel egiten dugu konfiantza osoz: “Erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan”.
.
LOREA: Errezatu: “Erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan».

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_24

———— M24-copia ERRUKIZKO AMA
.
24 – Jazarleentzako barkamena
.
   Elizaren lehen mendeetan, martiriak soilik beneratzen zituzten. Gero guk santuak deitzen diegunak, martiriak izan ez direnak, ohoratzea erabaki zen.
.
   Badago martirik gaur egun ere, Kristogatik eta bere Ebanjelioagatik bizitza ematen dutenak. Baina baldintza hau behar dute: bere borreroak barkatuz hiltzea, Jesus egin zuen Gurutzean bezala. Barkamen hori Jainkoaren Errukiaren zeinua da, zein gaitza egiten duten berengana eta guzti iristen den.
.
   Benedikto XVI.a aita santuak eskatu zigun Maria Kristau Laguntzailea jaian otoitz egin genezala bereziki kristauak izateagatik jazarritako gure anai-arreba txinatarren alde. Maria Laguntzaileak, Errukizko Amak, kristaua fedea eta itxaropena mantentzen lagun diezaien.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat mundu guztian jazarritako kristauen alde.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_23

———— maux-23 ERRUKIZKO AMA
.
23 – Erregina eta Errukizko Ama
.
   “Zuzen diezaiogun Andre Mariari zaharra eta beti berria Salve Regina otoitza, guri bere begi errukitsuak itzultzeaz ez dadin inoiz neka eta Jesus bere Semearen Errukizko aurpegia begiesteko merezidun egin gaitzan” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Salbea oso herri otoitza da eta hasiera mamia du: “Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen”.
.
   Salbean, bi gauza besterik ez dizkiogu Andre Birjinari eskatzen: “Itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek” eta “Erakuts iezaguzu Jesus”. Aita santuak Jesus Errukizko aurpegia dela esaten digu, zein Andre Mariaren begi errukitsuetan erakusten den. Horregatik, Erregina eta Errukizko Ama deitzen diogu.
.
LOREA: Eskatu Ama Birjinari bere begi errukitsuak guregana itzul ditzan.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_22

———— maux-22 ERRUKIZKO AMA
.
22 – Guztiengana heltzen den errukia
.
   “Gurutziltzatu duenari eskainitako barkamen gorenak noraino irits daitekeen Jainkoaren errukia erakusten digu. Andre Mariak adierazten du Jainkoaren Semearen errukiak mugarik ez duela eta guztiengana heltzen dela inor kanpo utzi gabe” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Guk milimetrotan, metrotan edo kilometrotan neurtzen dugu. Baina, izarrei begiratzen diegunean, argi-urtez edo milaka milioi argi-urtez hitz egiten dugu. Gainezkatzen gaituzten neurriak dira.
.
   Gure bizitzan, barkatzeko gai gara. Ama Birjinak bere Semearen Gurutzeko borreroak barkatu zituen, baina Jesusen barkamen errukitsuak gizatiar den guztia gainditzen du, argi-urteak gure kilometro errakitikoak gainditzen dituen bezala.
.
LOREA: Eskerrak eman Jaunari , bere Errukiak mugarik ez duelako eta guztiengana heltzen delako.

.