17 - 12 - 2025

Salestar Laguntzaileak Azokatxo Solidarioan

Barakaldoko Salestar Laguntzaileak eta «De aquí para allá» proiektua


.
azokatxo_1

Jadanik tradizioa da ikastetxeko salestar laguntzaileen taldea Barakaldoko udalak antolatutako Azokatxo Solidarioan presente egitea. Aurten abenduaren 13an eta 14an izan da. Familiek jasotako eta emandako jostailuak prezio sinbolikoetan saltzen dira proiektu solidario baterako, beti “De aquí para allá” lemapean. Urte honetan Angolari dagokio, Catete-ko hiriari hain zuzen ere. Bildutako diruak gazte behartsuentzako etxe bat eraikitzen lagunduko du.

Azokatxoan izan ezik, salestar langileek parte hartuko dute Eguberri-Tailerretan, udalak ere antolatuta. Boluntario-laguntzarekin (batxilergoko ikasleak eta amak, batez ere), eta laguntzaileek, bereziki Irunek eta Yosuk, lagunduta Barakaldo Salestarrak-en heziketa-komunitatea inplikatuko da Eguberriak solidaritateko une nabarmen bihurtzean, salestar erara.

Lehen hiruhilekoaren amaiera: Haur edota Lehen Hezkuntza

Ikasturteko lehen hiruhilekoaren amaierari buruzko  informazioa Haur edota Lehen Hezkuntzan seme-alabak dauzkaten familientzat.

.
fin_trimestre

Lehen hiruhilekoaren amaiera: DBH edota Batxilergoa

Ikasturteko lehen hiruhilekoaren amaierari buruzko  informazioa DBHn edota Batxilergoan seme-alabak dauzkaten familientzat.

.
final_1

Datorren ostiralean, abenduak 19, klaseak 11:00etan amaituko dira. Ordutik aurrera, futbol- eta saskibaloi-lehiaketak izango dira. Eguerdiko 12:30etan, desiratzen duten ikasleak joan ahal izango dira etxera.

DBHko 4. maila — EITBko instalazioetara bisitan

eitb

– Kurtsoa: DBHko 4. maila
– Eguna: Asteazkenean, abenduak 17
– Lekua: Bilboko EITB

.
.
.
.
.
.

Lehen Hezkuntzako 1. maila: Izenaduba-rako bisita

Abenduaren 5ean, 1. Mailako ikasleak Izenadubara joan ginen, Olentzeroren eta haren lagunen etxera.


.
izenaduba_14_1

Heltzean jolastu , abestu eta hamaiketakoa jan genuen. Sartzean euskal mitologia marrazkiak koloreztatu genituen, baita Olentzero ere… eta 3Dko fim dibertigarri bat ikusi genuen basajaun eta iratxo bihurri batekin. Irteeran Olentzero lagunak gure zain zeuden (Mari Domingi, Galtzagorri, Lamia, Anbotoko Mari…) eta gauza interesgarriak kontatu zizkiguten. Bidetik Napo ikusi genuen, nor da Napo? Olentzeroren astoa! Gure zain zegoen!

Olentzeroren zain bitartean, Thor magoak arao magikoak irakatsi zizkigun eta iratxo bat harrapatu zuen, noski! bihurrikeria asko egin ondoren desagertu zen berriro… Azkenik Olentzero agertu zen, ea zelan portatu ginen galdetu zigun eta badakizue zer erantzun genion? Primeran! Jakina!. Musu bana eman zigun eta gure gutunak utzi genizkion.

Goseak geunden eta gure ogitarteko gozoak jatera joan ginen. Pixka bat jolastu ginen eta etxera bueltatu ginen… Bai egun polita!
.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Euskararen Nazioarteko Eguna (Argazkiak)

euskara_2
.

Datorren asteazkenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu gure ikastetxean.

.
euskara_programa_eus

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Batxilergoko 2. maila: Kimika 1. praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleek ikasturteko Kimika 1. praktika egin dute. Hau ozpin baten garraztasuna zehaztean etzan da (% azido azetikoan).

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Kanpaina Solidarioa 2014 (Argazkiak)

Bere unean aurkeztu zenez gero (ikusi ‘Beningo umeentzat janaria’ kanpaina) ikasturte honetako Kanpaina Solidarioa ospatu da azken aste hauetan.

Kanpaina lau zutabetan oinarritu da: Egun onak, hizketaldia, tutoria-jarduera eta ospakizuna. Horrela, ikastetxeko Pastoral Taldeak dimensio edo mail desberdinetara zabaldu nahi izan du lana, zeintzutik posiblea egin neska-mutilak gaira hurbil daitezen: eragin, ezagutu, egin, izan.

DBH

♦  Asteartean, hilak 18: Bi taldetan, Juan Inazio Sudupe-kiko hizketaldiak (Hau Azkoitiko Salesiarra da, gure lurraldeetako bizitasun misiolariaren arduraduna. Oso hurbiletik ezagutzen du Beningo errealitatea eta elikagai-edukiontzien bidalketako koordinatzaileen bat da).
♦  Tutoría: Talde bakoitzari dagokion orduan.
♦  Ostegunean, hilak 27: Ospakizuna. DBHko talde guztiak elizan.

Batxilergoa

♦  Asteazkenean, hilak 19: Bi taldetan, María Díez-ekiko hizketaldiak (‘Gazteak eta Garapena’ DGKE-aren boluntarioa), 24 urte, burgostarra, azken lau udak pasatu ditu Beninen).
♦  Asteartean, hilak 25: Batxilergoko talde guztiak, tutoretza ordua.
♦  Asteazkenean, hilak 26: Talde guztiek keinu solidarioa egin zuten: Elikagai-bilketa kanpainarekin laguntzea.
♦  Ostegunean, hilak 27: Celebración. Ospakizuna. Batxilergoko talde guztiak elizan.

Gainera, beste jarduera osagarri batzuk burutu dira, hala nola ‘truke solidarioa’, ‘penalti solidarioa’ edo 3×3 saskibaloi-partidutxoak.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Batxilergoa Kantabria aldera bisitan (Argazkiak)

altamira_b

Joan den  azaroaren 20an, ostegunean, Batxilergoko ikasleek txango kulturala izan zuten. Santillana del Mar eta Altamirako Museoa bisitatu zituzten goizean. Ondoren, Santander aldera joan ziren bazkaltzera eta hiria bisitatzera.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

DBHkoentzako bisita didaktikoak (Argazkiak)

visitas_ESO_1

Asken aste hauetan DBHko beste talde batzuek bisita didaktikoak egin dituzte.

.

— DBHko 1. mailako ikasleak Bilboko Itsasadarra Itsas Museora joan dira. Bertan museoa ikusi eta ‘tailer’ bat ere egin dute.

— DBHko 2. mailako ikasleak Coca Cola lantegia bisitatzera joan dira.

Bisita hau enpresa honek urtero iragartzen duen literatura-lehiaketan kokatuta dago.

.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museora DBHko 1. A mailako ikasleek egindako bisita.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Coca Cola instalazioetara DBHko 2. B mailako ikasleek egindako bisita.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.