——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 3 . Ama Margarita . Hasieran beti dago ama. On Boscoren bizitzan, ere bai. Maria Birjinarenganako On Boscoren debozioaren hasieran, haren ama, Ama Margarita, dago ere. Honen Dohatsutze prozesua hasita dago. Une egokian, semea eta bere ama santuak izango dira. . Hark aholku jakintsu hauek eman zizkion: “Jaio zinenean, Andre Birjinari zu eskaini nion. Zure gaztaroan, haren debozioa gomendatu nizun. Orain osoa berea izan zaitezela diotsut. Maite itzazu Andre Mariarenganako deboziodun lagunak. Eta, apaiza izatera heltzen bazara, gomendatu eta hedatu beti harenganako debozioa”. . On Boscok Birjina Laguntzailearenganako debozioa halako moduan hedatu zuen, ezen herriak, bere sen espiritual finarekin, On Boscoren Ama Birjina deitzen dio. . LOREA: Errezatu agurmaria bat amen alde, beren seme-alabak kristauki hez ditzaten. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_3
2015/05/03 by