——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 4 . On Bosco . Asmakizunak laborategietako jakintsuek egiten dituzte, baina gero zabaldu behar dira, haiek hedatzea. Maria Laguntzailearen titulua jada ezaguna zen Elizan, baina herriko egiteko, hedatzeko, apostolua falta zen. . Horretarako, Ama Birjinak san Joan Bosco eta honen Salestar Familia aukeratu zituen, bereziki gazteriari eta herriari ekindako apostolu-familia baita. Honen helburu nagusietako bat Elizan Maria Laguntzailearenganako debozioa hedatzea da. . II. Kontzilio Vatikanoak Elizan Ama Birjinaren titulu handi lau aitortu zituen; haietako bat Laguntzailearena da. Herriak kristau guztien Laguntzailea eta Elizaren Ama denari On Boscoren Andre Birjina deitzen dio. . LOREA: Egin otoitz: Maria Laguntzailea, On Boscoren Andre Birjina, erregutu gure alde. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_4
2015/05/04 by