——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 14 . “Zeruan itxarongo dizuet” . Txirrindulari-lasterketa batean, helmugarantz mendi-etapa batean ihes egiten duenak, zera esan diezaieke tropelarenei: “Gailurrean itxarongo dizuet”. . Zerbait askoz ederragoa esan zien On Boscok bere gazteei, jada heriotzaren hurbil zegoenean: “Zeruan itxarongo dizuet”. Ihes egindako txirrindularia bezala, hura benetako gailurrera iristen ari zen, bere bizitzako azkeneko etapara. Zerura iristea itxaroten zuen Jainkoaren errukitik, Aitaren Etxe zoriontsura. Eta bere poztasunik handiena bere gazteak Zerura iristera gonbidatzea zen. . On Boscori han itxaroten zioten eta guri itxarongo digute Jainko Aitak, Jesusek, Jainkoaren Semeak eta gure Anaiak, Jainko Espiritu Santuak, Andre Mariak, gure Amak eta Laguntzaileak, eta Santu guztiek. . . LOREA: On Boscok gu ere gonbidatzen gaitu: “Zeruan itxarongo dizuet”. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_14
2015/05/14 by