——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 17 . On Boscoeren erokeria . “Umeek eta eroek egiak esaten dituzte”, esan ohi da. Baina jakintsuari, bere garaiari aurreratzen zaionari, eroa deitzen diote. Eta santuei, gauza nahasgarriak egiten baitituzte, ero deitzen diete ere. . Andre Birjinak On Boscori Turinen basilika bat eraikitzeko eskatu zion, baina hura mutil behartsu batzuk zaintzen zituen apaiz behartsua zen. Nola altxa lezake basilika bat? Haren lagunek eta salesianoek beraiek ez zuten ulertu. . Hala ere, Andre Birjinak bere basilika eraiki zuen hiru urtetan On Boscoren kolaborazioarekin. Hark Ama Birjinaren kutxazaina besterik ez zela zioen apalki. Andre Birjinak badaki mirariak egiten, bere proiektuekin eskuzabalki laguntzen duten santuak aurkitzen dituenean. . LOREA: Hausnartu: Zuk eskuzabalki laguntzen duzu Andre Birjinaren proiektuekin? |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17
2015/05/17 by