——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 19 . Ama Birjinaren presentzia bizia . Linneo frantziar botanikari aparta kristau handia zen, baina graziaz zioen: “Nik ez dut Jainkoarengan sinesten…, ikusten baitut”. Landareen perfekzioan ikusten zuen. . Graziaz ere esan dezakegu On Boscok ez zuela Birjinarengan sinesten…, hura ikusten baitzuen, presente sentitzen baitzuen. On Boscok era bereziaz ikasi zuen hori Turingo Maria Laguntzailea basilikaren eraikuntzan. Hark egunero sentitzen zuen Ama Birjinaren presentzia bizia. . Andre Birjinak alde guztietatik dirua bidaltzen joan zitzaiolako lortu zuen hiru urtetan basilika altxatzen. Hark Ama Birjinaren kutxazaina besterik ez zela zioen. Eta baieztatu egin zuen: “Esan dezakegu basilika honetako adreilu bakoitzak Maria Laguntzaileak emandako grazia bat irudikatzen duela”. . LOREA: Errezatu agurmaria bat amarik gabeko, familiarik gabeko, ume eta gazteen alde. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19
2015/05/19 by