——— | ![]() |
— | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 24 . Txinako zaindaria . On Boscoren bizitzaren alderdi sinpatikoenen bat bere ametsak dira. Liburu lodia argitaratu da haiekin. . Gau batean, On Boscok amestu zuen Artzain-neskatil batek, hau da, Laguntzaile Ama Birjinak, iragarri zuela bere Salesianoak Txinaraino iritsiko liratekeela. Hori 1906an burutu zen. Eta Maria Laguntzailea jada Txinako Zaindaria zela aurkitu zuten. Hark aurrea hartu zien. Handik gutxira Maria Laguntzailearen Alabak iritsi ziren. . Benedikto XVI.a aita santuak, Maria Laguntzailea jai honetan hain zuzen, kristau txinatarren alde otoitz egitera gonbidatu gintuen, jazarpen handia jasaten ari baitira. Maria Laguntzailea animatzen eta kontsolatzen duen Ama da haientzat, eta laguntzen eta babesten dituen Laguntzailea. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Maria Laguntzaileari Txinan jazarritako kristauen alde. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_24
2015/05/24 by