——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 30 . Orain eta beti . Pasadizo adierazgarria. On Bosco, jada zaharra, Maria Laguntzailearen Alaben komunitate batera joan zen bisitan eta zera esan zien: “Maria Laguntzailea hemen dago zuekin, zuen etxean paseatzen da”. Haren idazkariak, hitz horiei indarra kenduz, eten zion: “On Boscok Maria Laguntzaileak maite zaituztela esan nahi du”. Eta On Bosco tematu zen: “Nik Ande Birjina benetan hemen dagoela baieztatu dut”. . Jesusek zera hitzeman zigun: “Ni zuekin nago mun-duaren amaiera arteko egun guztietan”. Ama Birjinak ziurtatzen digu ere: “Ni ere zuekin nago egunero, Jesusekin elkartuta bizi naiz eta”. . Agurmarian Ama Birjinari zera eskatzen diogu: “Erregutu gure alde orain”. Orain hori beti da: egunero, segundoero. . LOREA: Errezatu Andre Mariari: “Erregutu gure alde orain eta gure heriotzako orduan”. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_30
2015/05/30 by