12 - 09 - 2025

Ikasturte berriaren hasierako Jardunaldiak

Ostegunean, abuztuaren 27an, gertatu da Urnietan (Gipuzkoan) inspektorian burutzen ari diren Ikasturte berriaren hasierako Jardunaldi lauetako bat.


.


.

Inspektore Jauna eta Inspektoria kontseiluarekiko bilera honetara inspektoriaren ipar-zonako etxeen jarduera nagusietako arduradunak deituta zeuden: zuzendari titular eta pedagogikoak, administratzaileak, parrokoak, Gazte Zentroetako eta plataformetako zuzendariak edota koordinatzaileak, Salestar Familiaren taldeetako ordezkariak eta Salestar Gazte Mugimenduko (SGM) gazteak.

Jardunaldiaren ordutegia honako hau izan da:

10:00etan,  Harrera
10:30etan,  Otoitza eta Inspektore Jaunaren agurra
11:00etan,  Ikasturtearen aurkezpena
12:00etan,  Atsedenaldia
12:30etan,  Pastoraltza-kanpaina eta Kapitulu Inspektoriala
13:30etan,  Eukaristia
14:30etan,  Bazkaria
16:00etan,  Adio eta buelta

Errektore Nagusiaren 2016rako agilandoa jasoz (“Jesusekin, Espirituaren abentura ibil dezagun batera!”), On Juan Carlos Pérez Godoy inspektore jaunak zera diosku: “Hauxe da oraingo ikasturteak guztiok, salesianoak eta sekularrak partekatutako misioan, batzen gaituen helburua, gure eragin hezigarri-pastoralean egunero geure burua ematen jarraitzeko. (…) Asko gara eta, egiaz, gehiago gara batera!.